• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Maialen Lujanbio: “Txapela irabaztea, sinbolikoki, pauso bat izan da”

15/08/2011 | 0 iruzkin
  • tweet
Elkarrizketak Kultura

“Kosta egiten da emakumeek egiten dutena aitortzea, eta txapela irabaztea, sinbolikoki, pauso bat da”

Testua: Edurne Begiristain
Argazkiak: Karlos Corbella

Azken urteotan emakumeak leku egiten joan dira bertsogintzan, eta  Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976) horren adibide  adierazgarriena da. 15 urterekin hasi zen bertsotan, ikastolako bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketa irabazi zuen, eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea: 1997, 2001 eta 2005ean.  Duela bi urte irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia, BECen jokatutako final gogoangarrian, txapelketa horren aurreneko emakume txapelduna bilakatuz.
– Garai batean Euskal Herriko Txapelduna emakumea izan zitekeela zaila zen pentsatzea, eta orain, geroz eta emakume bertsolari gehiago dago. Zein hausnarketa egiten duzu?
 Bilakaera hori testuinguru batean jarri behar da. Uste dut bertsolaritzan jardun edo erabaki giltzarri batzuk egon direla emakumearen gaur egungo presentzia azaltzen dutenak. 30 urte atzera eginda, bertsolaritzaren biziberritze edo superbibentzia instinto batek bultzatuta sortu ziren bertso eskoletan dago hazia. Hazi inportanteena horixe da. Bertso eskolaren sorrera horrek gauza asko eragin ditu, eta uste dut bertsolaritzaren gaur egungo egoeraren giltzarri izan dela. Izan ere, bertsolaritza biziberritu, gaztetu eta aldarazi zuten bertso eskolek, eta gazte belaunaldi horren baitan ulertzen dut nik emakumearen presentzia ere. Gazte belaunaldi oso bat, haurtxoak eta gazteak, bertsotan ikasten eta bertso munduan parte hartzen hasten da, eta  gaztetxo horiek, neska eta mutilak, elkarrekin abiatzen hasten dira bide hori eskoletan eta bertso eskoletan. Horren ondorioz, eskola arteko txapelketetan neska eta mutilak batera hasten dira plazara azaltzen. Hori da testuingurua, eta inflexio puntu horren ondorio bezala ikusten dut nik emakumearen presentzia bertsolaritzan.

– Gizartean ere emakumeen presentzia zabalduz doa alor askotara. Bertsolaritzan gertatzen ari dena ere bada gizartearen isla bat, beraz.

Bai, dudarik gabe. Bertsolaritza modu isolatu batean aztertu badaiteke ere, gizartearen parte bat da eta ezin da ulertu gizartearen baitan ematen den prozesurik gabe. Hain zuzen ere, emakumeak bertsolaritzan duen presentzia analizatu beharra dago jendaurreko jardunaren multzoan. Hamaika adibide daude: musika, politikagintza, kirola,… Alor bakoitzak berezko ezaugarriak ditu, baina ukaezina da testuinguru orokor batean kokatu behar dela emakumearen presentzia hori.

– Zu lehen bertsolari emakume txapelduna izan zara. Nola bizi zenuen esperientzia hori? Zein garrantzi ematen diozu lehen emakume txapeldun izateari?

Lehenengo emakume izatearen garrantzi hori, pertsonalki, ez dut marka edo ikur bezala bereziki hartzen. Baina beste plano batetik begiratuta, alegia, nire izen propioa horren gainetik ahaztuta, eta ikuspegi orokorrago edo historiko batetik hartuta, uste dut inportantea dela emakume bat txapeldun izatea, horrek izan dezakeen erreferentzialtasunagatik. Txapela janztea oso sinbolikoa da, eta goreneko postu horretara iritsi bazara esan nahi du ibilbide bat eginda dagoela, eta horrek aditzera ematen du gero eta emakume gehiago dabiltzala plazatan eta batek, oraingoz, lortu duela txapeldun izatea. Baina horrez gain, uste dut  inportantea dela gaur egungo gaztentxoentzat eta umeentzat erreferentzia bat delako, eta beraientzat oso irudi normala eta naturala izango delako emakume txapeldun bat ikustea. Gaur egungo umetxoak hasiko dira ezagutuz emakumeek bertsotan egiten dutela, eta txapeldun izatera iristen direla, eta beraientzat nahiko ohikoa izango da hori.

Txapela irabazi zenuenean, esan zenuen lehen emakume txapelduna izatea mugarritxoa zela. Arestian esandakoagatik esan zenuen, ezta?
 Bai, aipatu ditudan arrazoiengatik esan nuen. Nolabait aitortzen delako emakume bat  horretara iritsi daitekeela. Lehen esan dudan moduan, jendaurreko jardunetan emakumearen hitzari zilegitasuna, balorea eta garrantzia ematea kosta egiten da. Emakumeoi ere kosta egiten zaigu,  maila inkonzientean inertzia asko dauzkagulako eta jaso dugun kulturaren eragina handia delako. Uste dut kosta egiten dela igertzea eta  aitortzea emakumeek egiten dutena. Eta kasu honetan, txapela irabazi izana, bada, sinbolikoki, pauso bat.

Bertso txapelketek garrantzia handia dute, eta hori errekonozimenduarekin lotua dago. Emakumeen kasuan, txapelketak nolabait baliagarriak izan dira euren errekonozimendua lortzeko?
Ez dakit bakarrik emakumeen kasuan gertatzen den. Nik uste dut txapelketa bat azterketa moduko bat dela edozein bertsolarirentzat. Beharbada gero txapelketek ez dute izaten saioek duten garrantzi berbera, bertsolariak bere lekua plazatan irabazten duelako, eta bertsogintzaren gunerik inportanteena ez delako, berez, txapelketa. Txapelketa da gunerik ikusgarriena eta sinbolikoena, baina benetan jokatzen dugun lekua ez da txapelketa, asteburutako plazak baizik. Eta errekonozimendua, komunikazioa eta arraskata hor lortu behar dira. Txapelketak ezaugarri bereziak ditu, lehiaketa delako azken batean, eta behar bada horrek emakumeekin duen lotura aztertu daiteke. Baina emakume eta gizonen arteko bereizketatik harago, aztertu beharko litzateke ezaugarri pertsonalek eta txapelketaren ezaugarriek bat egiten duten ala ez. Hala ere, gure jokaleku bereziena bestea da, alegia, plaza.

3_elkarrizketa_maialen3Bertsolaritza gizonen balioetatik gertuago dago, eta maskulinontzat jotzen diren ezaugarriak izatea baloratzen dira gehien: sendotasuna eta ziurtasuna, besteak beste. Emakumeak bertsolaritzan sartzeak zer ekarri du mundu horretara? Zein ekarpen egin dio?
 Uste dut oraindik goiz dela hori aztertzeko, kopuru aldetik oso emakume gutxi gaudelako oraindik eta nahiz eta gero eta gehiago garen, emakume gehienak nahiko gazteak dira, hasberriak.  Ni helduenetakoa naiz, eta nire burua oraindik gaztetzat daukat, beraz, pentsa! Esan nahi dudana da oraindik goizegi dela benetako eragin bat ikusi ahal izateko. Egia da bertsolaritzan emakumeak sentsibilizatuak gaudela oso gai honekin, eta gogoeta dezente egiten ari garela: bertsolaritzaren moldeak, ezaugarriak eta formak aztertu eta non kokatzen garen ikusi, bakoitzak bere ezaugarri pertsonalak nola jartzen dituen jendaurreko rol horretan, talka egiten duten ala ez aztertu…  Egia da bertsolaritzak prototipo maskulinoekin lotutako ezaugarriak izan dituela gaur arte. Baina baita hizketari dagozkionak ere. Alegia, baditu ezaugarri jakin batzuk hitzaren eta argudioaren erabilerari eta kantuari dagozkionak, eta ez direnak, espreski, gizonezkoen ezaugarriak, bertsolaritzarenak baizik. Une honetan aztertzen ari gara ea horiek bertsolaritzaren berezko ezaugarriak diren edo gizonena izan den bertsolaritza batek garatutako ezaugarriak diren.

Bertsotan gazte hasi zinen. Gaztetatik izan zenuen bertsolari emakumearen kontzientzia hori, ala beranduago hartu zenuen?
 Nire emakumetasunaz jabetzea eta kontzientzia hartzea plazan bizi izan dut ezinbestean, 15 urterekin hasi bainintzen bertsotan. Hasi nintzenean ez neukan kontzientzia handirik, eta eskerrak, iragaizgaitza nengoelako gai hauekiko, nahiko lasai neramalako. Egia da hastapenetan egoera berezi batzuk gertatzen zirela: gehienak mutikoak ziren eta ni neska bakarrenetakoa nintzen, eta harremanetan nabaritu egiten zen diferentzia hori. Baina, aldi berean, esan behar dut niretzat hori dena oso naturala izan zela, ni ohituta nengoelako horrela mugitzera. Hortaz, hastapen hori ez zen hain traumatikoa izan,  ni nahiko testuinguru naturalean sentitzen nintzelako. Denborarekin, egoerak, sentsazioak eta kontraesanak aztertzen joaten zara, eta ohartzen zara gertatzen dena ez dela doan gertatzen, atzean badagoela arrazoi ikusezin bat. Gauza horiekin denborarekin jabetu naiz. Oholtzan bertan ere eragin didate kontzientzia hori, emakumeoi zegozkien gaiak eta emakumeoi zegozkien galderak beti niri egiten zizkidatelako, eta nik ideologikoki mamitua izan baino lehen, kanpotik asko eragin zait gai honi buruz pentsatzera.

Gaur egun politikoki zuzena izaten da bertso saio bakoitzeko gutxienez emakume bat egotea, eta badirudi kupo minimo batekin antolatzen direla jaialdiak. Zer iritzi duzu?
 Egoera aldatzen ari da. Uste dut une oso interesante batean gaudela, hasten ari diren bertsolari neska gazte asko daudelako, eta horrek aldaketa dezente egotea eragiten ari delako eta eragingo duelako. Adibidez, aldatzen ari da generoaren barietate hori, emakume eta gizonak taula gainean egotea planteatu ez egitetik, hurrengo pausoa izan da birplanteatzea egoera hori, bai antolatzaileen eskariz, bai publikoaren eskariz. Izan ere,  arriskutsua zen bertso saioetan emakume bakarra egotea nahikotzat ematea, eta emakume hori izatea emakume guztien ordezkaria. Uste dut pauso hori gainditzera goazela. Orain da unea taldeak ere desberdinean egiten  hasten direla, eta posible dela saio batean bi emakume egotea nahiko modu naturalean. Horrek ekarriko du emakumearen irudiaren aniztasuna, eta emakume mota desberdinak egotea.

Etorkizunari begira, bertsolari emakume gisa, zein erronka ikusten dituzu?
Egindako bideari erreparatuta, baikor izateko arrazoiak baditugu, oso denbora gutxian asko aldatu direlako gauzak. Bertsolaritzak oso esparru itxia eta maskulinoa ematen zuen, hermetikoa, eta hori aldatu egin da. Ikusi da bertsolaritza oso lur emankorra izan daitekeela. Jende sentsiblea dago, geldiezina dena eta jakinmina duena, eta eztabaida dezente sortzen ari da gure artean. Zenbakiei eta itxurari dagozkion gauzak aldatzen ari diren bezala, funtsezkoak ere aldatzen doaz, alegia, ez bakarrik kopurua, baita tematika ere. Gure inertzia ikusezin horiek pixkanaka atzematen goaz eta aurre egitea lortzen ari gara. Bertso munduan gai honekin interesa duen jende asko dago, eta  uste dut bide ederra dugula aurretik.

Sarrera berriak

  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

    13/04/2021 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Maialen Lujanbio: “Txapela irabaztea, sinbolikoki, pauso bat izan da””

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

    13/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2011(e)ko Abuztua
M T W T F S S
« May   Oct »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde