• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Goi mailako kirolarien aldeko neurriak

20/12/2011 | 0 iruzkin
  • tweet
Iritzia Nabarmenak

Ainhoa Azurmendi, psikologoa eta kirol aholkularia

Goi mailako kirolaria izateak ahalegina, nekea, gauza askori uko egitea eta denbora eskatzen ditu; pazientzia eta ordu luzeko entrenamenduak behar dira  helburu zehatzak lortzeko. Goi mailako kirolaria izateak, liga profesionaletan, aktibitate “kutun” hori bizimodu edo diru sarrera nagusia bihurtzea ekartzen du.  Gainera, goi mailako kirolaria izateak, izen handia edota prestigio soziala ekartzen ditu….¿ala ez? Erantzuna ezezkoa da egungo egoera genero ikuspuntutik aztertzen badugu.

Profesional moduan aritzeko aukera duten emakume kirolariak gutxi dira, gizonen aldean. Goi mailan dauden emakume askok entrenamendu eta bidaiekin batera bateragarri gertatu behar zaien enplegua dute. Goi mailako emakume kirolarien egoeraz Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin diren ikerketek kirolari horien babesgabetasuna eta goi maila iristeko ibilbide profesionalean aurkitzen dituzten zailtasunak agerian utzi dituzte.

Gizonek eta emakumeek, haurtzarotik, modu ezberdinean barneratzen dute kirolak zein estatusa izango duen euren etorkizunean. Alde batetik, emakumeek baino gizon gehiagok adierazten baitu kirol praktikan familiaren laguntza hauteman duelako; eta bestetik, emakumeek eta gizonek praktikatzen dituzten kiroletan Elkarteek ez dituztelako baliabide berdinak (ekonomiko, pertsonalekoak eta materialak) erabiltzen. Emakumeek, gizonekin gertatzen ez den bezala, ez dute emakumezko kirolarien eredu edo erreferenteak komunikabideetan barra barra ikusten. Haurtzaroan eta gaztaroan etorkizunerako eginiko proiekzioak betetzen joaten dira eta emakumezko kirolariek emakumeek egiten duten kirola gizartearentzat bigarren mailakoa dela jakitun dira. Emakume izatekotan, goi mailako kirolaria izateak zailtasun handiagoak ekartzen dituela onartzen dute eta gainera, goi mailako kirolariaren oztopo nagusietako bat egonkortasun ekonomikorik eza dela diote. Gizonen kasuan aspektu ekonomikoa seigarren lekuan aipatzen dute.

Etorkizuneko erronka: Gainditzeko benetako markak

Goi mailako emakume kirolarien egoerak egitura arazoa islatzen du. Hori aldatzeko, zeharka nahiz oinarritik gailurrera ekin behar da, hau da, kirol jardueren hasieratik goi mailako ibilbideraino; kirol esparruko emakumeen egoera hobetzeko egin daitezkeen interbentzio puntualak ahaztu gabe. Ildo horretatik, erakundeen konpromisoak, egiturako aldaketak sortuko dituzten eta kirol maila eta esparru guztietan emakumeen partaidetza bultzatuko dituzten proiektuei lehentasuna eman behar die.

Euskal Administrazio publikoek nahiko tresna dituzte emakumeen egoera kirol orokorrean hobetzeko eta baita bereziki goi mailako kirolean. Gizon eta emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emakumeak baztertzen dituzten erakundeei diru laguntzak ematea debekatzen du. Bazterkeria datu kuantitatiboen bidez (genero eragina diru laguntzan ) ikusi daiteke edo bestela ere informazio kualitatiboaren bitartez (emakume kirolarientzat emaniko giza baliabide edota baliabide materialak). Gainera, aipatu legetik sortutako arautegiak, kirol federazioei euren egituretan berdintasunaren aldeko planak garatzeko eskatzen die eta baita kirol esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko ekimenak  betetzeko. Nire ustez, legeak betetzeko edo bermatzeko konpromiso eta sentsibilitate falta egungo arazorik handiena da.

Goi mailako kirolarekin zerikusia duten kirol entitateek, Berdintasunaren Aldeko legea betetzeaz gain, goi mailako kirolarien statusa duintzeko neurriak hartu behar dituzte, lan kontratuak eginez eta Gizarte Segurantza kotizazioa bermatuz. Horretaz gain, liga profesionaletan lehiatzen diren kirolariei laguntza eman beharko liekete egoera ekonomikoa hobetuko dien hitzarmen kolektiboa negoziatzeko orduan.

Komunikabideez dagoeneko esan edo idatzita dagoenaz gain, ezer gutxi esan dezaket nik. Emakume kirolarien jardueren berri emateko betebehar soziala, morala eta legala dute, gainera, estereotipoetatik kanpo eta irudi egokia emanez. Emakumeko kirolarien babes ekonomikoa – eta horren itzulera- kirolari horiek komunikabideetan duten presentziaren arabera izaten da. Agerraldiak , bakar batzuk ia, ez ohiko kirol arrakasta batekin lotuta egoteak, bide horien bidez irabazi ekonomikoak izatea oztopatzen du.

Finean, gizarteko beste hainbat esparrutan bezala, berdintasuna kirolean, hasi berria den borondatearekin lotura handiagoa du obligazioarekin baino. Bi norabide horietan aldaketa sakona egiten ez den bitartean, berdintasunezko kirol esparru zuzenago baten alde egingo duten eraldaketak ez dira beteko.

Etiketak Kirola

Sarrera berriak

  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

    13/04/2021 - 0 iruzkin

Erlazionatutako sarrerak

  • Taldeen babes ekonomikoak duen garrantzia azpimarratu dute Emakumeak eta Kirola Mintegiaren VII. edizioan

    27/10/2017 - 0 iruzkin
  • Genero-ikuspegia kirolean txertatzeak duen garrantzia azpimarratu dute “Genero-ikuspegian pentsatu eta onurak sortu’ izenburuko jardunaldian

    26/10/2017 - 0 iruzkin
  • Gaur hasiko da XXIX. Emakumeen Bira

    13/04/2016 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Goi mailako kirolarien aldeko neurriak”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

    13/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2011(e)ko Abendua
M T W T F S S
« Nov   Jan »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde