• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Erantzunkidetasuna, estrategia errentagarria.

20/07/2012 | 0 iruzkin
  • tweet
Gizartea Iritzia

Begoña Muguialday Martínez.

Psikologoa. Berdintasun-teknikoa. MURGIBEko Zuzendari Gerentea.

Modernitateak  gizonentzako gordetako  herritarren antolaketa eta sinbologia  bat sortu du eta emakumeei esleitutako etxeko espazio bat. Horrela,  lehenengoen jarduera politiko eta laborala bigarrenen doako ugaltze-lanaren gainean finkatzen da.

foto_begoña_murguialdayIkuspuntu horretatik emakumeek lan-merkatuan eta enpresetan duten posizioa desabantailan dago beti, eta horren azalpena beren familia-rolek ezartzen dituzten baldintzatzaileetatik abiatuta eman behar da. Gizonezkoen posizioa, aldiz, azaldu behar da lan-arloan, politikan eta arlo sozialean duten erabilgarritasunetik abiatuta. Posizio horrek ahalbidetzen du etxean gizonaren parte hartzea urria izatea. Hortaz, ugaltze-lana, bizitzarako ezinbestekoa dena, lan bezala ez identifikatzea ez da ustekabean gertatzen den zerbait.
Berdintasun-gaietan aurrerapen handiak eman badira ere, adierazle estatistikoek eutsi egiten diote gizonek familiaren erantzukizunetan eta zaintzan duten parte-hartze hutsaren aurrean.

Azken urteetan, familia eta lana bateratzeari buruzko kezka gogoeta akademikoaren, eztabaidaren eta elkarrizketa sozialaren, agenda politikoaren eta enpresa-kudeaketaren parte izatera iritsi da. Hala ere, esan daiteke izen berriaren azpian gai zaharra dagoela “emakumeek bizitza osoan zehar kontziliatu baitute”.

Gaur egun, eztabaida sortzen da enpleguko eta aukera-berdintasuneko politika europarren esparruan. Politika horiek aurre egiten saiatzen dira populazioaren zahartzeari, jaiotza-tasaren jaitsierari, langabeziari eta jarduera ezari, erronka bat direlako pentsio-sistema eta Europako eredu sozialaren zaintzako beharren estaldura mantentzeko.

Teresa Torns-ek azpimarratzen du kontziliazioak bitarteko izan nahi duela “zuzenak eta demokratikoak ez diren bi eremutan”,  horrela lanaren zatiketa sexualetik ondorioztatutako gatazka ezkutatuz edo ukatuz. Gatazka hori azaleratzen denean “arazo pribatu” bat balitz bezala ikusten da. Hortik, kontziliazioa arazo femeninotzat hartzeko arriskua  eta politika horiek “emakumeek bizkar gainean daramaten presentzia bikoitza eramangarriago” egiteko arriskua. Gainera, politika horien gaurko garapenak ez du zerikusirik hasierako helburuarekin. Hasierako helburua gizonen eta emakumeen arteko erantzukizuna partekatzea baitzen,  hots, erantzunkidetasuna sustatzea.

Gehiago partekatutako erantzunkidetasunerantz

Ongizate-maila inbidiagarriak dituzten herri aberatsetan (ekonomikoki eta sozialki hitz eginez), zalantzarik gabe inbertitzen dute genero-politiketan eta erkidegoko gizarte zerbitzuak bultzatzen. Botere-eremuetan emakumeen presentzia areagotzeko berdintasun-legeak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean.

Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea, eta konbinatzea populazioaren hazkundea enplegu femeninoaren tasa altuekin, enpleguko segurtasunarekin eta gizonentzat eta emakumeentzat berdintasuneko  gizarte estaldurarekin, lana utzi eta zaintzara dedikatzeko, eta hori guztia, pertsonen ongizatera bideratutako giza baliabideen sare indartsu eta sendoarekin.

2000tik 2050era Estatu Espainiarra mendekotasun tasaren %27tatik %73ra pasatuko da. Suedian, aldiz, tarte berean, %30etik %43ra pasatuko da. Egunerokotasuna eta pertsonen bizitza bermatzen duten estrategiekin kudeatu behar dugu eguneroko bizitza, eta horretan ezin dute huts egin ez enpresek, ezta gobernuek ere.

Horretarako, eginkizun banaketa desberdinean dagoen genero estereotipoak deuseztatzea beharrezkoa da, hala nola etxeko lanaren balio ekonomikoa kontabilizatu eta zabaldu, gizonen erantzunkidetasuna sustatu, lan-egiturak egokitu eta haurrentzako eta mendekoentzako gizarte komunitate zerbitzuak sortu, laguntza ekonomikoak sustatu, eskola jangelak, eszedentzia eskatzen dutenentzako laguntzak, pertsonen ardurarako baimenak eta lan-ordu murrizketak, eskola ordutegien egokipena eta abar…

Erantzunkidetasunaz hitz egiteak amatasunaren eta aitatasunaren esanahi kulturaletan aldaketak sortzea dakar, eta berezko denboraren pertzepzio ezberdinaren hausnarketa. Cristina Carrasco bezalako egileek “bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegitik abiatuz –eta ez kapitalaren iraunkortasunaren ikuspegitik– begiratzea, ulertzea eta mundua interpretatzea suposatzen duen paradigma aldaketa” proposatzen dute.

Herritartasun eta giza eskubideen kontzeptua zehaztu behar da berriro ere eztabaida honetatik abiatuz, eguneroko bizitzaren eskubideak barne hartu ditzan. Honek, zerbitzu publikoak hiritarrei hurbiltzen saiatzen den denboraren banaketari buruzko politika bat sortzea suposatzen du, gizon eta emakumeei argibide egokienak eskaintzen dizkien tokietan bizitzeko behar dituzten lanak eta denborak kontutan hartuz.

Errentagarritasun ekonomikoa soziala gabe?

Ezinezkoa. Ezin dugu hainbesteko inbertsioa eta talentua zarrasteldu. Enpresa-erakundeek, erantzukizun sozialaren, pertsonen bizitzaren eta ingurunearen iraunkortasunaren konpromiso eta hausnarketa honen barne, ezin dira genero ikuspegiak eta berdintasun politikak dakartzaten paradigma aldaketa honetatik at egon.

Eredu tradizionalak, ezberdintasuna eta diskriminazioak, zarrastelkeria eta ingurumenarekiko itsukeriak, gure gizartearen garapenerako desabantaila garrantzitsuak dakartzatela adierazten duten ikerketak daude. Baliabide guztiak agortu egiten dira, horregatik, haiek zaintzea, mantentzea eta haztera laguntzea komeni da.

Enpresek, bere langileak lehentasuna izan dezaten saiatu behar dira; bere gaur egungo eta etorkizuneko beharrak eta interesak, bere garapen intelektuala eta pertsonala, bere egonkortasuna, umorea eta nahiak. Erakundeetan denboren, dinamiken eta prozesuen arrazionalizazioa beharrezkoa da eta horrek, ordutegien eta lanaldien zorroztasuna, “presentzialismoari” ematen zaion gehiegizko balioa, aparteko orduak, adiskidekeriak, gardentasunarekiko beldurrak, informazio gabezia, sekretismoak eta abar bezalako balio zaharkituak zalantzan jartzea suposatzen du.

Dibertsitatea, gardentasuna, parte hartzea, ordutegi, lanaldi eta guneen malgutasuna, eta lana eta bizitza pertsonalaren arteko muga eza bezalako balioekin kudeatzen diren enpresak, bere emaitzak emakume, gizon eta gizartearen ingurunearekiko ardura bezalako balioekin neurtzen dituztenak dira, gaur egun, iraunkortasun gehien adierazten dutenak.

Guzti honetarako, erakundeen buruzagien aldetik kultura eta jarrera hartze aldaketa bat egon behar du, baina baita erakunde hauek osatzen dituzten langileen aldetik ere, toki guztietan eta zentzu guztietan “irabazi – irabazi” bezalako apustu baterantz bideratutako aldaketa.

Etiketak Erantzukidetasuna

Sarrera berriak

  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin

Erlazionatutako sarrerak

  • Zazpi gizonetik batek bakarrik bere bikotekideak bezainbeste denbora ematen du seme-alabak zaintzen

    20/07/2012 - 0 iruzkin
  • Raquel Royo Prieto: “Familiek desberdintasun-eskolak bailiran jokatzen jarraitzen dute”

    20/07/2012 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Erantzunkidetasuna, estrategia errentagarria.”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2012(e)ko Uztaila
M T W T F S S
« Jun   Oct »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde