
Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaritzak, Emakundek, eta KzGuneen zentru-sareak, Emakumeak Sarean deitu duten proiektuaren baitan, formazio digitalaren ikastaroak antolatu dituzte, 23 elkartetako mila emakumeren onerako. Ikastaro horiek etorkizun hurbilean ere jarraitu ahal izango dute. Parte hartu duten emakumeen %90, 45 urtetik gorakoak ziren. Erreportaje honetan esperientzia praktiko batzuen berri ematen dugu, eta emakume hauek teknologia berrietara nola hurbildu diren kontatzen.
Bilbon, 2010eko martxoan, Emakumeen Elkarteetara gerturatzeko jardunaldia antolatu zen, zeinetan 80 emakumek parte hartu baitzuten. Jardunaldian ikusi zen beharrezkoa zela elkarte horietarako berariazko programa hezigarria diseinatzea, KZgunea zentroen sarean garatuko litzatekeena. 1.250 formazio-ordu eman zituzten 2010eko urritik 2011ko ekainera, lau tailerren inguruan: Teknologiaren bidearen hastapenak, teknologiaren erabileran aurrerapenak txertatzen, Elkartearen Komunikazio Planaren zehaztapenak eta aholkularitza saioak.
Ikasle guztiek ez diote etekin bera atera ikastaro honi, ez pertsonalki ezta beren elkarteari begira ere. Batzuk ordenagailurik edo Internet- linearik ez izateagatik, beste batzuk, aldiz, denbora faltagatik. Hala ere, esperientzia positiboa izan dela esatean bat dator gehiengoa, eta esperientzia hori errepikatzeko prest egongo litzateke.
Lourdes Ochoa Arandia “Dandaiko”, batez ere Donostiako Egia auzoko 130 emakume baino gehiago biltzen dituen elkarteko, lehendakaria da. Berak dio emakumeen hiru laurdenak ez zekiela zer zen ordenagailu bat. “Bazeuden lauzpabost emakume maila jakin bat zutenak, eta horiek kurtsoan aurrera egin ahala sartzen joan ziren pixkanaka. Emakume horiek gehiago ikasteko gogoz geratu ziren, eta gainerakook hainbat gauza sendotzeko beharra izango genuke. Geure baldartasunarengatik, hasieran motelak izan ginen eta programa-bukaera oso azkar ikusi genuen.”Aukera hori eman zietela adierazten du eta jakin-mina sortu zitzaiela. Doinu barregarrian hauxe gaineratzen du: “Geure familietan nolabaiteko estatusa lortu dugu, egunean gaudela eta gaurkotasuna interesatzen zaigula ikusten dutelako.”Orain Dandaieko bazkideek mezu elektronikoak bidaltzen dizkiote elkarri, eta harremana bizkorragoa da. “Internet-erabiltzaileen arteko konplizitatea handitu egin da, betiere besteak baztertu gabe, eta gaur egun emakume aurreratuenak dira blog-a eguneratzen ari direnak.
Celia González Nuñez arabarrak uste du “ezinbestekoa” dela gisa horretako ikastaroen bidez eguneratzea, egun, dena informatizatua dagoelako. Celiak 69 urterekin egin zuen ikastaroa, Alegria-Dulantziko Etxekoandreen Kultur Elkarteko beste dozena bat emakumerekin batera. Bat ere konplexurik gabe, goizez antolatu zituzten hamabi saioetan parte hartu zuten. “Gure egoitzan ordenagailu bakarra daukagunez, saioak Udal Liburutegian egin genituen. Hasiera-hasieratik erakutsi ziguten dena: ordenagailua nola piztu, interneten nola kontsulta egin, mezuak nola bidali.” Batzuk ikasitakoa zabaldu ahal izan dute EPAko ikastaroen bidez, eta beste batzuk ezin izan dute ikasitakoa praktikatu, etxean ordenagailurik ez izateagatik. Horregatik, emakume bazkideen artean oraindik telefono bidez komunikatzen dira. Celiak otsailetik etxean du Interneterako konexioa. Arazorik gabe ibiltzen da interneten, eta zalantzak dituenean seme-alabei eskatzen die laguntza. “Ez baduzu erabiltzen ahaztu egiten zaizu, eta nik informatuta egon nahi dut. Baratzaren ingurukoak kontsultatzen ditut: gaixotasunak, landareak eta horrelakoak.”
Maite Olaondok, Hondarribiako Emeki Elkartekoak, gogoratzen du ikastaroa “oso trinkoa eta denbora gutxian kontzentratutakoa” izan zela. Hark bazuen oinarrizko ezagutza, 2 urtetan EPA-n ibili zelako, baina beste emakume batzuek –guztira 35 izan ziren– zero mailatik abiatu ziren. “Internet oso erreminta interesgarria da, berari esker komunika gaitezke eta behar dugun edozein gai kontsulta dezakegu. Ni motel noa, eta gustatuko litzaidake enpresa batek guretzako egindako webean hobeto moldatu ahal izatea, edo ikastaroan sortu genuen blog-a hobeto erabiltzen jakitea”.
Sestaoko Neba- Nebako egoitzan ez dago Internetik. Lokala Udalarena da eta honekin itxitako hitzarmenean ez da gastu hori sartzen, elkarte hau tratu txarrak jaso dituzten edo banandu diren emakumeei aholkularitza psikologikoa ematen badie ere. Hala ere, Mari Carmen Garcia Urue eta beste 13 bazkideek, ikastaro hau egin zuten. Bere webgunea sortzeko konpondu ziren eta orain, e-mailak telefonozko deiekin txandakatzen dituzte deialdiak eta premiazko abisuak bidaltzeko. “Gogoekin geratu ginen eta webgunea eguneratzeko ezaguerak zabaldu nahiko genituzke”.
Ana Maria Arrieta Maia, “erretiratu estresatua” bezala definitzen dena, ongi aprobetxatu zuen ikastaroa. Bera eta Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkarteko beste bi kide, aurretik ezaguerak zituztenak, webgunea bi hizkuntzatan eguneratu zuten, blog bat sortu eta facebook-en sartu ziren.” Pertsonalki oso erabilgarria izan zait”, dio Ana Mariak, oinarrizko ikasketak egin zituena eta “Michelinen gurpilak egiten” zituen langilea. IKTetan eskarmentua duen abokatu batek darama lan administrazioa. “Bazkideen artean posta elektronikoa erabiltzen dugu egunero, baina baita telefonoa Internet ez dutenekin harremanetan jartzeko”.
Bilboko Etxeko – Andre Elkarteko presidenteordea den Montse Barquin Canales-en teknologia berriengatik interesa beharragatik sortu zen. Bere aitak hemengoa utzi ondoren Mexikon sortu zuen “beste familia” aurkitu nahi zuen. Olentzerok ordenagailu bat utzi zion, ikastaro batean sartu zen eta orain, besteak beste, berak erantzuten ditu elkartera iristen diren mail-ak. “Ikastaroan ez ginen niri benetan interesatzen zitzaidan bideokonferentzien gaira iritsi”, atsekabetzen da Montse, bere 68 urterekin, ez dena “ez azkarrena, ez traketsena” kontsideratzen. Bilboko Alde Zaharreko egoitzan eta Udal Liburutegian antolatzen diren hitzaldietaz eta beste jarduera ezberdinetaz berri emateko bere kabuz kartelak diseinatzen ikasi du. Iaz, elkartearen 40.urteurrena ospatu zuten.
“Emakumeak Sarean” programan parte hartu zuten Emakumeen Elkarteak
AMPEA
Anderebide
Itzatu Emakume Taldea
Dulantzi Etxeko Andreen Elkartea
Haize Elgoibarko Emakume Taldea
Lagunak Emakume Taldea
Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkartea
Uztai Belar Elkartea
Barrikako Emakumeen Hitza Elkartea
Bizilore
Dandai
Ekintza Dasalud
Emeki
Getxoko Emakume Hiritarrak
Etxeko-Andre
Hiriska
Kimetz Emakumeen Elkartea
Madalenako alargunak
Neba-Neba
Santurtziko Toki Plana
Sim Romi
Zabiel
Eskulan Taldea
Erantzunik gabe ra(etara) “Emakumeak Sarean jarraipena bilatzen duen programa”