
Duela bi urte Emakundek, Ogasun eta Finantza eta Herri Administrazio eta Justizia Sailen laguntzarekin, bultzatutako Berdintasunaren aldeko Entitate Publikoen sareak hausnarketa egin du gaur jardunaldi batean lengoaiaren bidez berdintasuna nola eraiki daitekeen gaiaren inguruan. Izaskun Landaidak eta Iñigo Ansolak, Emakundeko eta Ura Agentziako zuzendariek, hurrenez hurren, ireki dute jardunaldia eta bertan Emakundeko Prestakuntza arloko arduradunek hizkuntzaren erabilera es sexistari buruzko prestakuntza eskaini diete hainbat entitateei. Honekin batera Euskotren, Ejie eta Sprik zenbait praktika on aurkeztu dituzte.
Sare honen helburu nagusia da erakunde publikoetan berdintasunari buruzko neurriak eta politikak ezartzen aurrera egitea, dauden baliabideak optimizatuz eta erakunde bakoitzak egindako lana eta esperientzia elkarrekin baliatuz.
Sarean honako erakunde publikoak daude: Alokabide, Basquetour, CEDEMI (Ezkerraldeko Enpresak Garantzeko Zentroa), CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea), EJIE, Elika Fundazioa, Euskadiko Kirol Portua, Euskal Irrati Telebista, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren, Itelazpi, Izenpe, Metro Bilbao, Osakidetza, SPRI, Ur Agentzia, VISESA, Euskadiko Orkestra, IHOBE, Neiker, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Etxepare Institutua, Fundación HAZI eta Haurreskolak Patzuergoa.
Erantzunik gabe ra(etara) “Berdintasunaren aldeko Entitate Publikoen sareak hizkuntzaren erabilpenaz egin du gaur hausnarketa”