• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

19/07/2017 | 1 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak Sentsibilizazioa
  • Begira app-ren helburu nagusia hiritarra, agentziak eta medioak sentsibilizatzea da, berdintasunean oinarritutako publizitate eta komunikazio baten alde
  • Begira batzordeak enpresei iradokizunak bidali eta euren neurrirako prestakuntza saioak eskaintzen dizkie

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Begira, Publizitate eta Komunikazio ez sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen bitartez, gailu mugikorretarako aplikazioa bat eguneratu eta martxan jarri du (2.0 Android sistemarako eta 2.0 IOSerako), herritar orok publizitatearen eta komunikazioaren eremuetan erabilera sexistak antzeman, identifikatu eta kexak aurkeztu ahal ditzan. BEGIRA app-a doako aplikazioa da, jardunbide txarrak erraz antzemateko balio duena, eta publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein lekutatik eta nahi denean.

Aplikazioaren bitartez, iragarkia edo berria deskriba daiteke, zergatik iruditu zaigun sexista azaldu, irudi bat erantsi eta kexa bidali. Gainera, aplikazioak menu bat dauka hainbat aukerekin: hizkuntza, iruzkinak eta dokumentuak eta helbide osagarriak. Jasotako kexak dagozkien organo eta erakundeetara bideratzen dira, publizitate eta komunikazio dekalogoetan oinarritutako gomendioak emateko eta kexekin bat egiten duten prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak planteatzeko.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa

Begira-ren zeregina nagusiki prestakuntza eta aholkularitza ematea eta sentsibilizatzea eta ikertzea da, baina, horretaz gainera, herritarrek publizitatearen eta komunikazioaren eremuetan antzeman dituzten eduki eta mezu sexisten inguruko kexakjasotzeko eta tramitatzeko bidea ere izan da.

Iaz jasotako kexa gehienak honako gaiei buruzkoak izan ziren: estereotipo eta rolen indartzea, gaztetasunarekin, argaltasunarekin eta gorputzaren perfekzioarekin zerikusia duen edertasun eredu bakarra aurkeztea. Komunikazioaren arloan, horrez gain, kexak emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendu informatiboari buruzkoak izan dira.

Begira-ren beste eginkizunetako bat da publizitate eta komunikazio ez-sexistaren inguruan sentsibilizatzea eta horri buruzko prestakuntza eta aholkularitza ematea. Batzordea sortu zenetik, bere proiekturik nabarmenena izan da espazio partekatu bat sortzea hedabide eta publizitate-agentziekin,Kode Deontologikoa eta Autorregulazio Kodea egiteko lankidetza-prozesu batean. Lan horren fruitu dira Kode deontologikoa eta bere dekalogoak, bat komunikazioaren arlorako, bestea publizitate arlorako.

Kodeari bere atxikimendua erakutsi ondoren, medioek bere eguneroko jardunean kodeetan agertzen diren irizpideak jarraitu ditzaten, eskatu duten medio guztien egoitzetan prestakuntza programa bat jarri du abian Begira batzordeak.

Etiketak begira

Sarrera berriak

  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin

Erlazionatutako sarrerak

  • Genero estereotiporik gabeko publizitateari buruzko tailerra antolatu du Emakundek El Sol Publizitate Jaialdian

    05/06/2018 - 0 iruzkin
  • Emakunde organiza un taller de publicidad sin estereotipos de género en el Festival Iberoamericano de la Publicidad El Sol

    05/06/2018 - 0 iruzkin
  • Komunikazio eta publizitate ez sexistarako Begira batzordearen bilera

    08/05/2018 - 0 iruzkin

Erantzun bat to “Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek”

  1. 19/07/2017

    BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI Erantzun

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein lekutatik eta nahi denean. Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta […]

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2017(e)ko Uztaila
M T W T F S S
« Jun   Aug »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde