• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Zinemaldian irailaren 26an estreinatu ondoren, “Volar” pelikularen emanaldiak antolatuko ditu Emakundek urrian

20/09/2017 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak

Datorren irailaren 26an Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak “Volar” pelikula aurkeztuko du Donostiako Zinemaldian. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulan, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. Estreinaldiaren ondoren, Emakundek pelikularen doako hiru emanaldi antolatu ditu:

BILBO: Urriaren 2a, Azkuna Zentroa, 18:00

GASTEIZ: Urriaren 3, Artium, 19:00

DONOSTIA: Urriaren 4 , Tabakalera, 19:00

Pelikula ikusteko beharrezkoa da ondorengo estekan izena ematea.

Ondoren, Emakundek eskaera egiten duten elkarte, erakunde eta entitateen esku jarriko du pelikula, emanaldi ezberdinak antolatu ditzaten herri eta hiri ezberdinetan. (Pelikularen kopia bat eskatzeko beharrezkoa da esteka honetako fitxa betetzea).

Ekimena emakumeek beraiek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortu da eta genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da. Astebetez elkarrekin biziko dira bederatzi emakumeak euren etxeetatik urrun dagoen baserri batean. Giro horretan, aukera izango dute lasaitasunez hitz egiteko euren bizitzei buruz, eta azaldu ahalko dute indarkeriak euren bizitzak nola baldintzatu dituen.

Emakundek pelikula honen sorkuntza sustatu du emakume hauen testigantzak aldaketarako pizgarri izan daitezen, eta emakumeen kontrako indarkeriaren atzean zer dagoen azaltzeko ahalegina egiteko: nola eragiten die indarkeriak emakume hauen bizitzei eta euren ingurukoei, eta zein ondorio dakartzan. Pelikulako protagonistek gertatu zaiena kontatu nahi dute, gizarteak ulertu dezan zer den bizi izan dutena.

Pelikulak indarkeria jasaten duten emakumeen dibertsitatea erakusten du baita ere. Era honetara, protagonistak oso ezberdinak dira. Euren artean daude arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, garbitzailea, gaztelaniazko irakaslea, historialaria, adinekoen zaintzailea, ikaslea eta bere boluntariotza lanak egin dituen emakumea.

Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, eta ozen esaten diete inoiz izan direla indarkeriaren biktima baina gaur gainditu dutela eta beste emakume batzuentzako lagungarri izan daitezkeela. Pelikularekin, indarkeria jasan duten emakume guztiei eta indarkeriari aurre egiten ari diren guztiei egin nahi zaie omenaldia.

 

Sarrera berriak

  • BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

    12/12/2019 - 0 iruzkin
  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Zinemaldian irailaren 26an estreinatu ondoren, “Volar” pelikularen emanaldiak antolatuko ditu Emakundek urrian”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

    12/12/2019 - 0 iruzkin
  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2017(e)ko Iraila
M T W T F S S
« Aug   Oct »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde