• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programan ari da Emakunde

18/10/2017 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Indarkeria Nabarmenak

Gaur goizean ekitaldi informatibo bat antolatu du Emakundek Luis Mora,  Nazio Batuetako Populazio Funtsa-ko (UNFPA) Genero, Giza Eskubide eta Kultura zuzendariarekin. Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) kolaborazio lan bat burutzen ari da Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan, eta haren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Programa hau Bilbon aurkeztu zen 2016ko urriaren 26an, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Gaurko ekitaldian, Luis Morak aipatutako programa munduko gainontzeko herrialdeetan nola ezartzen ari den azaldu die EAEn programaren barruan lan egiten ari diren lan taldeetako kideei: EAEko Osasun, Polizia, Justizia, Zerbitzu sozialak eta koordinazio eta Gobernantza taldeetan aritu diren ordezkariei.

 

Programa honetako lehen fasean adostu diren estandarrak etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Une honetan, bigarren fasean dago: orain, estandar horiek probatu nahi dira (2019ko abendura arte), eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen.

Luis Mora UNFPA Nazio Batuen Biztanleria Funtsak New Yorken duen Genero, Giza Eskubide eta Kultura Saileko burua da. Horren aurretik aritu izan da UNFPAren Latinoamerika eta Karibeko eskualde-zuzendariaren alboko gisa, UNFPAren Latinoamerika eta Kariberako Programetako aholkulari senior eta Genero Berdintasunerako aholkulari tekniko gisa. Halaber, lan egin du Emakumeen Garapena Sustatzeko Nazio Batuen Funtsarako (UNIFEM) Mexikon eta Erdialdeko Amerikan, Nazio Batuen. Garapen Programarako (PNUD) Haitin eta Errefuxiatuentzako Nazio Batuen goi-komisarioarentzat (ACNUR) Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan. Irakasle gisa aritu da Nord-Trondelag eta Osloko unibertsitateetan (Norvegia), eta Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Garapen eta Lankidetzarako Unibertsitate Institutuan eta Yaoundeko Unibertsitatean (Kamerun), besteak beste

 

Sarrera berriak

  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programan ari da Emakunde”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2017(e)ko Urria
M T W T F S S
« Sep   Nov »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde