• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Arduratsu jokatzeko eta egunero berdintasuna transmititzeko eskatzen die helduei Emakundek, martxoaren 8rako eginiko kanpainan

26/02/2018 | 0 iruzkin
  • tweet
Elkarrizketak Emakunde Sentsibilizazioa
  • “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna”: horra aurtengo kanpainaren leloa, non helduen jarrerak (nonahi agertzen dituztenak: etxean, kalean, interneten, telebistan…) kopiatzen dituzten neska mutikoak baitira protagonistak.
  • Ideia hau azpimarratzen du: berdintasuna etengabe irakatsi behar da, belaunaldi berriek besteak beste etxeko lanen eta besteen zaintzaren ardura partekatuarekin lotutako mezuak jaso ditzaten.

 

Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak zera eskatzen die pertsona helduei: belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan.  Hala, “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, neskatilak eta mutikoak ditu protagonista, haien bidez gogorazten baitigu ikastaldi baten fruitu direla haien jarrerak, balioak, bizitzaren ikuspegia…

Sentsibilizazio-kanpainak azpimarratzen duenez, berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala, eta, horrenbestez, pertsonen sozializatzearekin zerikusia duten eragile guztiek erantzukizun handia dute berdintasuna eta eredu berdintzaileak irakasterakoan, eta, zentzu horretan, bereziki belaunaldi gazteengan jarri behar dute arreta.

Izan ere, kanpainaren aurkezpenean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, “ezin dugu gizarte berdintzailea eraiki, baldin eta eskolak, gurasoek, komunikabideek, enpresek, eta azken finean gizartea osatzen dugun  pertsona guztiok ez badugu erakusten, gure mezuen bidez, eta batez ere gure ekintzen bidez, errespetuan, pertsonen eskubideetan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunetan oinarritutako balioak”.  Landaidak defendatu du, ildo horretan, gure gizartean berdintasunaren aurkako inertzia indartsuak finkatuta daudela kontuan hartuta, “berdintasuna irakatsi ezean, azkenean,  desberdintasuna ikasten dela”.

Zenbait egoera erakusten du kanpainak: esate baterako, gizonak etxeko lanak egiten eta seme-alabak zaintzen,  arlo bietan ardura parteka dezaten eta jarraitu beharreko eredu bilaka daitezen; edo beste egoera batzuk non emakumeak protagonistak diren gizonak nagusi diren eremuetan, esaterako, teknologian edo zientzian, eremu horietan ere emakumeak erreferentetzat jo ditzaten belaunaldi berriek.  Hala, bada, kanpainak azpimarratzen du zer garrantzitsuak diren helduek etxean, eskolan, kalean, telebistan edo interneten etxeko gazteei transmititzen dizkieten ereduak eta jarrerak.

KANPAINAREN SPOTA

Aurten, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundearen sorreraren 30. urtemugarekin bat egiten du kanpainak, eta txartelez gain, irratiko iragarkiak, iragarki-bandak eta bideo bat biltzen ditu. Otsailaren 27a eta martxoaren 13a bitartean garatuko da, kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan.  Horrez gain, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxetara, osasun zentroetara, elkarteetara, enpresetara, kultura-etxeetara, liburutegietara, eta abar.

Orobat, eta egunero belaunaldi berriei berdintasuna irakasten dieten bestelako jarrerak eta ekintzak erakuste aldera, herritarrak gonbidatuko dira sare sozialetan traola hau erabiltzera: #EnseñoIgualdad #BerdintasunaIrakastenDut

Bestetik, martxoak 8rako iragarrita dagoen greba feministari buruz galdetuta, Izaskun Landaidak adierazi du Emakundek bat egiten duela mugimendu feministaren aldarrikapenekin, izan ere,  “duela 30 urte Emakunde sortu zenetik mahai gainean izan dituen aldarrikapenak dira, eta berdintasun politikak bultzatuz hauek zuzentzeko helburuarekin egiten du lan Emakundek egunero” eta azpimarratu da ez dela ohiko greba bat, lan mundutik harago duelako eragina,  eta mugimendu sozialak deituta dagoelako mundu mailan. Landaidak adierazi duenez, “ezin da ulertu greba tradizional bat bezala, planteamendu berritzaile eta zabalagoa da,  ez baita bakarrik lan munduko egoeran zentratzen, baizik eta kontuan hartzen ditu adibidez, zaintza mundua. Ikutarazi nahi du inbisilizatua dagoen lan bat, zaintzaren eta etxeko lanena, gehiengo handi batean emakumeek egiten dutena, eta ikusezina izateaz gain, gizarte honek behar bezala baloratzen ez duena”.

Sarrera berriak

  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin
  • Ikerlan batek eremu digitalean nerabeen artean transmititzen den sexismoa eta matxismoa aztertu du

    27/11/2019 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Arduratsu jokatzeko eta egunero berdintasuna transmititzeko eskatzen die helduei Emakundek, martxoaren 8rako eginiko kanpainan”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin
  • Ikerlan batek eremu digitalean nerabeen artean transmititzen den sexismoa eta matxismoa aztertu du

    27/11/2019 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2018(e)ko Otsaila
M T W T F S S
« Jan   Mar »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde