• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Euskal gazteek Bilbon erakutsiko dute aurten indarkeria sexistaren aurkako gaitzespena

19/11/2019 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Indarkeria Nabarmenak
  • Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den 2019ko Beldur Barik Topaketak amaiera emango dio urte osoan zehar gazteekin egindako lan guztiari.
  • Hamar urte betetzen dituen Beldur Barik lehiaketaren sariak banatuko dira ekitaldian. 2.200 neska- mutilek baino gehiagok parte hartu dute bertan.
  • Lehiaketara aurkeztu diren ia 300 lanen artean gai nagusiak ahalduntzea, rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean emandako erantzun kolektiboak izan dira.

 

Gaur goizean Bilbon aurkeztu da 2019ko Beldur Barik, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen urteroko programa. Emakundek bultzatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDEL-en babesarekin. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera egon dira prentsaurrekoan Teresa Laespada, Bizkaiko  Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua; Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria; Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria; Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta EUDELen ordezkaria; eta Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia, Nekane Alonso.

2019ko Beldur Barik Topaketa Bilbon egingo da azaroaren 23an, larunbatean. Topaketaren jaiak amaiera emango dio, urte osoan zehar, euskal geografia osoan gazteekin garatutako lanari. Era berean, topaketan, aurten bere hamargarren edizioa beteko duen Beldur Barik Lehiaketaren sariak banatuko dira. Lehiaketa 12-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Sari-banaketan, ezberdintasun egoerei aurre egiteko errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren ukapen irmoan oinarritutako jarreren ikus-entzunezko adierazpenak saritzen dira.

Edizio honetan 298 lan aurkeztu dira lehiaketara, 2.200 neska-mutil baino gehiago aritu dira sorkuntza lanetan. Lan horietako 12-13 urte bitarteko kategorian 45 lan aurkeztu dira; 189 lan 14 eta 18 urte bitarteako kategorian eta 64 lan 19 eta 26 urte bitarteko kategorian.

Indarkeria sexistak eragiten dituen desberdintasun faktoreen identifikazioa

Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek geroz eta hobeto identifikatzen dituztela indarkeria sexista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta hauei aurre egiteko jarrera agertzen dutela.  Aurten aurkeztutako lanen artean gai nagusiak, nesken ahalduntzea, generoak markatutako rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko erantzun kolektiboa izan dira.

Beldur Barik bultzatzen duten erakunde guztiek nabarmendu dute gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteengan indarkeriak eragin handia izaten jarraitu, geroz eta tresna gehiago dituzte erasoak identifikatu ahal izateko. eldur Barik bezalako programek laguntza eskaintzen diete gazteei, indarkeria sexistaren identifikaziorako tresna tresnak eskura jarriz.  Gazteen jabekuntza eta indartze prozesuak errazten dituzte, eta, gainera, ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna indartzen dute. Nesken ahalduntzea bultzatzen da eta era berean hausnarketa prozesu horiekin, mutilek egoera horietan duten protagonismoa eta ardura identifikatzen dute. Jarrera matxista betikotzen duen korporatibismo maskulinoari aurre egiten diete, indarkeria eragiten duenaren gaineko interpelazioaren beharra identifikatuz eta konplizitate eza agertuz. Mutil bezala dituzten pribilegioen birplanteamendu bat egiten dute eta neskekin aliantzak sortzen dituzte benetako berdintasun bat lortu eta indarkeria matxista gainditzeko.

Bilbo, Beldur Barik Hiria

Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Topaketan, tailer eta ikuskizun ugari antolatu dira. Herrietatik gerturatzeko doako autobus zerbitzua erraztuko da, hiru probintzietatik inolako arazorik gabe hurbildu eta bueltatu ahal izateko.

Honako hauek izango dira programatutako ekintzak:

  • 16:30 – 17:00 Harrera eta ongietorria
  • 17:00 – 19:00 Tailerrak: Irati García “Rompe con las dietas”; GOIAN Elkartea “Nire dantza, nire arauak”; JOKABIDE “Maite, indarkeriari buruzko istorio bat”; Queer Avengers “Cyber-activismo y la juventud”
  • 19:00 – 20:00 Photocalla eta mokadua
  • 20:00 – 21:00 Sari banaketa
  • 21:00 – 21:30 “La Basu”-ren kontzertua
  • 21:30 Topaketaren amaiera

Informazio gehiago:  www.beldurbarik.eus

Sarrera berriak

  • BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

    12/12/2019 - 0 iruzkin
  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Euskal gazteek Bilbon erakutsiko dute aurten indarkeria sexistaren aurkako gaitzespena”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • BAI SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten

    12/12/2019 - 0 iruzkin
  • EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

    02/12/2019 - 0 iruzkin
  • Izaskun Landaida: “Soldata arrakala gizarte honen erronka handietako bat da”

    28/11/2019 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2019(e)ko Azaroa
M T W T F S S
« Oct   Dec »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde