• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek COVID-19ak eragindako egoera txertatu du emakume biktimak artatzen dituzten profesionalak prestatzeko programan

23/04/2020 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde

Emakundek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzat duen Jabetuz izeneko prestakuntza-programan txertatu du COVID-19aren pandemiak eragindako egoera.  Hain zuzen ere, aste honetan ekin zaio on line prestakuntza-programaren ikastaro aurreratuari. Hainbat modulu ditu, eta modulu horietan, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren seme-alaben inguruko araudia aztertzen da, giza eskubideen, haurren eta generoaren ikuspegi hirukoitzetik; edo desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria, emakume horien errealitatera eta beharretara modu espezifikoagoan hurbiltzeko. Une honetan, Ikastaro aurreratua abian da. Jarduera hau bat dator, besteak beste, Europako Kontseiluak Istanbulgo Hitzarmenaren Adierazpena COVID-19 pandemian aplikatzeari buruz egindako adierazpenarekin. Ikastaro aurreratu honekin batera, otsailean hasitako oinarrizko ikastaroa ere martxan dago.

Jabetuz ikastaroa 2015ean jarri zen martxan, onarpen handiarekin, eta, ordutik, eskaera-kopuruak gora egin du urtero, mila profesional baino gehiago prestatuz. Jabetuzen helburu nagusia da emakume biktimak artatzen dituzten profesionalen artean ikuspegi komun bat adostea, esku-hartze profesionaleko irizpideak homogeneizatzen laguntzeko, beti ere emakumeen ahalduntzea ardatz nagusitzat hartuta. Honekin batera, profesionalen artean informazioa trukatzea eta koordinazioa hobetzea ere bada helburua.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eskerrak eman dizkie irakasleei eta ikasleei egiten ari den ahaleginagatik, eta bereziki Osakidetza, Ertzaintza, abokatutza, irakasleak, hiru aldundietako eta udaletako langileak eta Eusko Jaurlaritzako sailak zuzenean artatzen dituzten pertsona guztiei, besteak beste, ikasleak baitira eta zuzenean parte hartzen ari baitira ikastaroan. Emakundeko zuzendariak nabarmendu duenez, “indarkeriari aurre egiten dioten emakumeak artatzen dituzten langileen prestakuntza funtsezko konpromisoa da berdintasunaren inguruko politika publikoetan aurrera egiteko. Prestakuntza horrek, ikuspegi feministatik, oinarriak ezarri behar ditu arreta hori emakumeei erreparazio- eta ahalduntze-bidean laguntzeko gai izan dadin “.

Jabetuz ekimenaren aurreko hamar edizioetan parte hartu dute Emakume Biktimen Arreta Hobetzeko Erakunde arteko II. Akordioa osatzen duten erakunde guztietako profesionalek, hala nola Arartekoak; osasun, justizia, segurtasun, gizarte-bazterketa, etxebizitza eta hezkuntza arloetan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek; Osakidetza, Lanbide, Ertzaintza, Hezkuntza Ikuskaritza eta Berritzeguneek; Auzitegiko Balorazio Integraleko Unitateek, talde psikosozial judizialek eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langileek eta udaletako berdintasun-teknikariek, udaltzaingoak, Legelarien Euskal Kontseiluak eta Mediku Kontseiluak.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek COVID-19ak eragindako egoera txertatu du emakume biktimak artatzen dituzten profesionalak prestatzeko programan”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2020(e)ko Apirila
M T W T F S S
« Mar   May »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde