• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek ohartarazi du emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak “izozmendiaren punta” direla

25/11/2020 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Indarkeria
  • Institutuak “Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak 2019” txostena argitaratu du gaur bere webgunean, estatistika-datuak testuinguruan kokatu eta interpretatzen dituena.
  • 2019an, Ertzaintzak 5.518 indarkeria matxista kasu erregistratu zituen, eta EAEko 4.419 emakumeri eragin zieten.
  • Emakundeko zuzendariak gizarteari eskatu dio indarkeriaren biktima diren emakumeei adi egoteko eta haiei babesa emateko.

 

Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria sexistaren ondorioz erailak izan diren emakumeak gogoratu ditu eta bere laguntza eta babesa eskaini die beraien senitarteko eta inguruko pertsonei. Gainera, gaur egun indarkeria-egoera desberdinei aurre egiten ari diren emakumeengan jarri nahi du arreta Institutuak, eta gizartea haiekin dagoela adierazi nahi die. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak “indarkeriaren biktima diren emakumeei adi egoteko, babesa emateko eta laguntzeko” eskatu dio gizarteari, eta azaroaren 25ean “publikoki erakusteko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten dutela eta indarkeria pairatzen ari direnei babesa ematen dietela”, betiere osasun protokoloak errespetatuz. Ildo horretan, iradoki du hori egiteko moduetako bat indarkeria-mota horren arbuioa sinbolizatzen duen puntu lilaren irudia erakustea dela. (Hemen deskarga daiteke).

Halaber, eskerrak eman dizkie emakume biktimak hainbat espazio eta zerbitzutatik esku-hartzen dituzten profesional guztiei. Eta, bereziki, indarkeriatik bizirik atera diren eta beren testigantza publiko egin duten emakumeei, beste emakume batzuei laguntza handia eskaintzen dietelako. Horregatik, eskerrak eman dizkie bereziki “Entzunez gero, ikusiko duzu” aurtengo kanpainan euren testigantzekin parte hartu duten emakume biktimei.

2019ko txostena

Emakundek “Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko datuak” txostena argitaratu du gaur bere webgunean. Txosten horretan, datuen testuingurua azaldu eta haien interpretazioa egiten da. Landaidak gogorarazi du argitara ateratzen diren emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak arazo larri eta estruktural baten “izozmendiaren punta” direla, eta kasu asko ezkutuan geratzen direla. Txostenak, zehazki, jasotzen duen kalkulua da indarkeria jasaten duten emakumeen % 48 inguruk ez duela poliziarengana, epaitegira edo laguntza-zerbitzuren batera jo. Ildo horretan, Emakundeko zuzendariak gogorarazi du gizarte osoaren erantzukizuna dela indarkeria jasaten duten eta hari aurre egiten dioten emakumeei laguntzeko baldintza egokiak sortzen laguntzea. Horrela, emakumeek beren kasuak profesionalen eskuetan jar ditzaten lagunduko dute.

Txostenak jasotzen duenez, 2019an Ertzaintzak emakumeen aurkako 5.518 indarkeria kasu erregistratu ditu EAEn, eta 4.419 emakumeri eragin die. Indarkeria motari dagokionez, emakume horien % 70,11k genero-indarkeria pairatu dute (bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeria), % 20,34k familia-eremuko indarkeria (bikotekideak ez diren familiako beste gizon batzuek eragindakoa, gehienak semeak) eta emakume horien % 9,55ek familiatik kanpoko sexu-indarkeria jasan dute.

Horiek dira emakumeen aurkako indarkeriaren hiru modu ohikoenak, baina gehiago daude, kasu askotan ikusezinagoak direnak, hala nola ziber-jazarpen sexista, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista lan-eremuan edo sexu-esplotaziorako salerosketa, besteak beste.

Adinari dagokionez, salaketa jartzen duten emakumeen % 10,6 dira 18 urtetik beherakoak, % 28.1 dira 18 eta 30 urte bitartekoak, % 47,2 dira 31 eta 50 urte bitartekoak eta % 14,1 dira 50 urtetik gorakoak. Indarkeria mota bakoitzaren arabera, adinaren portzentaiak ezberdinak dira, txostenean bertan jasotzen diren datuek islatzen dutenez

Emakundeko zuzendariak gogorarazi du emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren sinbolorik bortitzena dela gure gizartean, eta, horregatik, berdintasun-politikak aldarrikatu ditu funtsezko tresna bezla egiturazko arazo honekin amaitzeko.

Sarrera berriak

  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek ohartarazi du emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak “izozmendiaren punta” direla”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2020(e)ko Azaroa
M T W T F S S
« Oct   Dec »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde