• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Indarkeriaren biktima diren emakumeei prozesu judizialei buruzko informazio materialak landu dituzte Emakundek eta Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak

02/12/2020 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Indarkeria Nabarmenak

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Garbiñe Biurrun Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidentearekin eta Iñaki Subijana Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentearekin batera, bi argitalpen aurkeztu ditu gaur arratsaldean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei zigor-arloko prozesu baten ibilbidean laguntzea helburu dutenak. Bi dokumentuak gaur bildu den Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialean egindako lanaren emaitza dira. Materialetako bat informazio-liburuxka bat da, genero-indarkeriaren biktimek prozesu penalean dituzten eskubide nagusiak jasotzen dituena, eta bestea genero-indarkeriaren biktimentzako prozesu penalari buruzko informazio-gida bat. Bi dokumentuen helburua da azaltzea, biktimek eskuragarri duten hizkera eta formatu grafikoan, zein diren prozesu judizialean dituzten eskubide nagusiak eta zein fasetan garatzen den prozedura epaitegi edo auzitegian. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin dira – Euskaraz eta gaztelaniaz –, eta maizen erabiltzen diren hizkuntza ez-ofizialetan – Arabieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta errumanieraz –, bai eta irakurketa errazean ere adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako formatuetan.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azpimarratu du beharrezkoa eta garrantzitsua dela genero-ikuspegia justizian txertatzea, eta arreta biktimetan eta haien eskubide eta beharretan jartzea.
Landaidak azpimarratu du oso garrantzitsua dela esparru eta administrazio desberdinen arteko elkarlana, “indarkeria jasaten duten emakumeei erantzun hobea emateko urrats eraginkorrak eman ahal izateko modu bakarra delako, baita indarkeria prebenitzeko eta emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitza lortzeko ere”. Ildo horretan, azpimarratu du Emakundek koordinatzen duen indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen batzordearen lan koordinatua, eta baita Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialean egiten ari dena ere. Bereziki eskertu du batzordean materialak egiteko lan egin dutenen ekarpena.

Sarrera berriak

  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Indarkeriaren biktima diren emakumeei prozesu judizialei buruzko informazio materialak landu dituzte Emakundek eta Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

    04/01/2021 - 0 iruzkin
  • Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria

    21/12/2020 - 0 iruzkin
  • Begira sarea bi tresna praktiko lantzen ari da komunikazio eta publizitate ez-sexistan aurrera egiteko

    17/12/2020 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2020(e)ko Abendua
M T W T F S S
« Nov   Jan »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde