• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakunderen aurtengo martxoaren 8ko kanpainak

24/02/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak
  • “Nork zaintzen du?” galderaren bitartez kanpainak gogoeta bultzatu nahi du bizitzari eusteko zaintzak duen funtsezko garrantziari buruz.
  • Gizonek eta emakumeek, sektore publikoak eta pribatuak, erantzunkide izan behar dute gaur egun nagusiki emakumeek egiten dituzten lanetan.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpaina. Kanpainaren leloa da “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du: emakume eta gizonen artean eta baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere.

Sailburuak azpimarratu duenez, bizi dugun pandemiak “inoiz baino nabarmenago utzi du zaintza-lanek bizitzari eusteko duten funtsezko garrantzia”, eta “zaintzarekin konprometitzeko” beharra azpimarratu du, bai gizonezkoek, bai emakumezkoek, bai erakundeek eta, oro har, gizarteak.

Artolazabalek, halaber, Gobernuak zaintza erantzunkidearekin duen konpromisoa nabarmendu du, eta neurri batzuk aipatu ditu adibide gisa: “Guraso-baimen berdinak eta besterenezinak, neurri aitzindaria Estatuan; kontziliaziorako eta zaintzarako profesionalak kontratatzeko laguntzak; zainketa instituzionalak indartzea (sozialak, sanitarioak eta hezkuntzakoak) bizi-ziklo osoan zehar, zaintzaileei laguntzea barne; kontziliazio-planak eta berdintasun-planak enpresetan egitea bultzatzea; soldata-arrakalaren aurkako euskal estrategia; edo, bereziki, Berdintasun Legearen aldatzea”.

Emakundeko zuzendariak, bere aldetik, zaintzarekin lotutako hiru alderdi azpimarratu ditu: bere garrantzia, “funtsezkoa baita gure biziraupenerako eta gizartearen funtzionamendurako” pandemian inoiz baino nabarmenago geratu den bezala; haren ikusezintasuna, kanpainako planteamendu grafikoan indartutako ideia bat, pertsonak agertu gabe zaintzarekin lotutako elementuak erakutsiz; eta emakumeen eta gizonen arteko zaintza lanen banaketa desorekatua. Banaketa desorekatu honek, esan du, ” emakumeen desabantaila sozioekonomikoa indartzen du, hezkuntzarako, osasunaren arretarako, bizitza publikorako eta ordaindutako enplegurako duten sarbidea mugatuz”.

Landaidak azpimarratu duenez, “garapen ekonomiko, kultural eta ongizate sozial handiko gizarte batek ezin du onartu biztanleriaren zati batek, emakumeek, bere gain hartzea zaintza-lan gehiena, lan hori behar-beharrezkoa denean pertsona guztien ongizaterako eta jarduera sozial eta ekonomikoari eusteko”.

Kanpainak azpimarratzen du, beraz, zaintzak ikusarazi behar direla, baloratu behar direla eta “emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren” artean banatu behar direla.

Landaidak gogorarazi du zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handietako bat dela, eta, era berean, zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua dela, hala nola, , Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean bertan, besteak beste.

Hala, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 5.4. puntuan, botere publikoei eskatzen zaie “ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzeko eta baloratzeko”.

Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean esaten da: “Zainketa-lanen hornidura Estatuaren, merkatuaren, familien eta gizarte zibilaren artean birbanatuko duen gizarte-antolaketa berri bat behar da. Horrek esan nahi du zaintza-lanak ez dituztela modu naturalean beren gain hartu behar emakumeek “.

Kanpainak kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak eta telebistako spot bat izango ditu eta otsailaren 24tik martxoaren 9ra bitartean egingo da kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Gainera, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxeetara, osasun-zentroetara, elkarteetara, enpresetara, kultura-zentroetara eta liburutegietara. Era berean, sare sozialetan #CuidadosVisibles #ZaintzakAgerian traolak erabiltzera gonbidatuko dituzte herritarrak.

Sarrera berriak

  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakunderen aurtengo martxoaren 8ko kanpainak”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Otsaila
M T W T F S S
« Jan   Mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde