• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek EAEko berdintasun-politikak azaldu ditu CSW65eko mundu osoko liderren aurrean

25/03/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak

2019an egin bezala, aurten ere Emakundek Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialaren (CSW) ekitaldi ofizial batean parte hartu du. NBEk antolatutako ekitaldian batzorde horren 60. edizioan herrialdeentzat ezarritako helburuak berrikusi dira. Espainiako Estatua borondatezko herrialde berrikusle gisa aurkeztu da, eta, testuinguru horretan, Euskadik bere berdintasun-politikak azaldu ditu munduko herrialde guztietako ordezkaritzen aurrean.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak legegintza-arloko aurrerapenak errepasatu ditu, eta 2005eko Berdintasunerako Euskal Legea erreformatzeko proiektua aipatu du, gaur egun Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari dena; plangintzan egindako aurrerapenen berri eman du, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana aipatuz, soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Plan Operatiboa eta EAEko hezkuntza-sistemarako hezkidetzako II. Plana.

Horri dagokionez, eta emakumeen beharrezko ahalduntze pertsonal, kolektibo, sozial eta politikoan aurrera egiteko, emakumeen elkarte-sareari emandako laguntza nabarmendu du, berdintasunaren aldeko eraldaketan eragile aktiboak izan daitezen, diru-laguntzen, prestakuntza-prozesuen eta Emakunderen Aholku Batzordean duten parte-hartze politikoaren bidez, horixe baita Euskadiko emakume-elkarteen partaidetza-organo nagusia.Emakumeen presentziari buruzko erabakietan, besteak beste, “Virginia Woolf Basqueskola” emakume Politikoen ahalduntzerako Programa nabarmendu du, 2012an abian jarri zena EUDELekin batera. Eta azaldu du emakumeak ahalduntzeko lan hori Emakundek berdintasunaren alde gizonak inplikatzeko egiten duen lanarekin osatzen dela, bereziki, Gizonduz programaren bidez edo berdintasuna eta balio-aldaketa sustatzeko enpresekin, ikastetxeekin eta komunikabideekin egiten den lanarekin, esku-hartze programa espezifikoen bidez.

Landaidak gogorarazi du COVID19ak sortutako krisi-testuingurua eta horrek berdintasunean dituen ondorioak, eta adierazi du orain erronka nagusiena dela “emakumeen eta nesken eskubideak ekonomiaren eta gizartearen susperraldiaren eta eraldaketaren erdigunean jartzea, pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko eta inor atzean ez uzteko”.

Datorren martxoaren 26ra arte, estatu kideetako, Nazio Batuetako erakundeetako eta munduko eskualde guztietako gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak izango dira Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialean

Sarrera berriak

  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek EAEko berdintasun-politikak azaldu ditu CSW65eko mundu osoko liderren aurrean”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Martxoa
M T W T F S S
« Feb   Apr »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde