• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Euskadik berdintasunean dituen jardunbide egokiak erakutsi ditu, Flandriako Gobernuarekin eta New Yorkeko Udalarekin batera

22/03/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Nabarmenak Parte-hartzea
  • Beatriz Artolazabal sailburuak “Emakumeen ahalduntzean abangoardiako tokiko eta eskualdeko gobernuak” topaketa birtualean parte hartu du.
  • Nabarmendu dituen ekimenen artean dago Virginia Woolf Basqueskola, Emakundek eta EUDELek bultzatzen dutena.

 

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak Euskadiko eta Flandriako gobernuek antolatutako ekitaldi birtual batean parte hartu du. Bertan, Europako eskualdeetako gobernuek emakumeen ahalduntzeari eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko jardunbide egokiak erakutsi dituzte. Ekitaldi hori Nazio Batuen Erakundeak urtero antolatzen duen Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen 65. saioarekin batera egin da, zeinaren aurtengo gai nagusia emakumeek partehartzea erabakiguneetan izan den. Ekitaldi horretan parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzako sailburuarekin batera, Barne Arazoetako, Administrazio Gaietako, Integrazio zibikoko eta Aukera Berdintasuneko Flandriako ministroak, Bart Somersek, eta  New Yorkeko Udaleko kanpo harremanetarako komisarioak, Penny Abeywardenak.

“Local and Regional Governments at the Forefront of Women Empowerment” (Emakumeen ahalduntzearen abangoardian dauden tokiko eta eskualdeko gobernuak) izenburupean, Artolazabalek euskal erakundeek arlo horretan sustatu dituzten jardunbide egokietako batzuk ezagutarazi ditu, hala nola Emakundek sortu zenetik emakumeen elkarteei ematen dizkien diru-laguntzak, elkarteek Eusko Jaurlaritzarekin harreman zuzena izateko organo baten existentzia, Emakunderen Aholku batzordea, eta Emakundek EUDELekin batera bultzatzen duen Virginia Woolf Basqueskola, euskal emakume hautetsien espazio propio bat, zeinean jasotzen duten prestakuntza, ahalduntzerako tresnak eta zeinetan aliantzak egiteko aukera duten, beti ere, auren eragin politikoa bultzatze aldera.

Sailburuak adierazi du duela 25 urte egindako Emakumeari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian erabaki zela, emakumeen ahalduntzerik gabe, ez dagoela berdintasunik, eta azpimarratu du euskal berdintasun-politikak beti egon direla lerrokatuta helburu horrekin eta arlo horretako nazioarteko esparruekin. Hala, emakumeen ahalduntzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren ardatzetako bat dela azpimarratu du. Plan hau EAEko erakunde guztiek berdintasunaren arloan duten ibilbide-orria da.

Artolazabalen hitzetan, “ez gara soilik ari emakumeek politikan eta erabakiak hartzerakoan parte hartzeko duten eskubideaz, politika egiteko beste modu batez ere hitz egiten ari gara, gure ustez posible dena”.

Sailburuak euskal berdintasun-politiken mugarri nagusiak errepasatu ditu, eta aipamen berezia egin dio 2005ean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartzeak Euskadin berdintasunaren alde eragin duenari. Zentzu horretan, legearen hurrengo aldaketa ekarri du gogora, izan ere,  adierazi duenez, “berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko itun handi bat bultzatuko duela espero dugu, eta berdintasun politiketarako baliabide pertsonal, ekonomiko eta materialak indartuko dituela”.

Gaurko ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzak EEBBetan duen ordezkaritzak eta Emakundek batera egindako lanaren eta Flandriako Gobernuaren izandako lankidetzaren emaitza izan da.

Sarrera berriak

  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Euskadik berdintasunean dituen jardunbide egokiak erakutsi ditu, Flandriako Gobernuarekin eta New Yorkeko Udalarekin batera”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Berdintasunerako urratsak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez

    21/04/2021 - 0 iruzkin
  • “Emakumeak askatasunez eta baldintza hobeetan aukeratzeko gai izan daitezen dihardugu”

    19/04/2021 - 0 iruzkin
  • Emakumeen elkarteek Berdintasunerako Legearen aldaketan beren ekarpenekin parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute

    14/04/2021 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Martxoa
M T W T F S S
« Feb   Apr »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde