Emakunde eta KZgunea zentroen euskal Sareak antolatuta, KZ Emakumeak Sarean prestakuntza-programaren hirugarren edizioari emango zaio hasiera. KZ Emakumeak Sarean programak emakume-elkarteak trebatu nahi ditu informazio eta komunikazioaren teknologietan. Formakuntza hau emakumeentzat, zein emakume hauez osaturik dauden elkarteentzat zuzenduta dago.
Blog edo webgune bat edukitzea, beste elkarte batzuek egiten dutenaren jakinaren gainean egotea, proiektu eta iritziak ezagutarazi eta zabaltzea, sarean solas egitea eta abar da emakume elkarteei erraztu nahi zaien lana prestakuntza honekin.
KZ Emakumeak Sarean 2010. urtean jarri zen abian, eta hirugarrena izango den edizio honetan, metatutako esperientzia guztia sartu eta balioetsi nahi da, prestakuntza-eskaintza hobetzen jarraitzeko.
Prestakuntzan, tailer progresibo batzuk egongo dira, beren-beregi diseinatuak, KZguneako telezentroen sarean dohainik emateko.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.
Erantzun bat to “Emakume elkarteak teknologia berrietan prestatzeko ikastaroa antolatu dute Emakundek eta KZgunea sareak”
14/04/2014
Gema IrazustaIkastaro hauen berriak jakin nahi nituzke. Ea posible dudan parte hartzea. gustatuko litzaidake. Gema.