• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

30/09/2014 | 2 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak Sentsibilizazioa

interior bus

Urriaren 1a eta azaroaren 30a bitartean ospatuko den 2014ko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten  ia ehun entitateen indarrak batzea lortu du “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” lelopean. Ehun ekintza inguru daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta aurten berrikuntza batekin: autobus ibiltari bat erabiliko da gunearen egoitza moduan. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.

 2014-10-01_BERDINTASUNGUNEA1

Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea du helburu Emakundek, eta testuinguru horretan urtero jartzen du martxan Berdintasunerako gunea. Hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzeko asmoz sortu zuen Emakundek 2004. urtean Berdintasunerako Gunea. Azkeneko edizioetan ardatz edo gai nagusi bat du guneak eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arlokoak izanik, ardatz horrekin lotura izan behar dute.

Aurtengo leloa “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” da eta gai hau ardatz hartuta 92 entitate ezberdinek beste horrenbeste ekintza antolatu dituzte Euskal Herriko herria eta hiriburu ezberdinetan  urriaren 1a eta azaroaren 30a bitartean. Antolatzaileen artean erakunde publikoak, enpresak, elkarteak, fundazioak, sindikatuak eta abar, daude. Eta antolatu diren ekintzak era askotakoak dira: hitzaldiak, mintegiak, erakusketak, mahai inguruak, tertuliak eta abar.

BERDINTASUN GUNEA4

BERDINTASUN GUNEA2

2014-10-01_BERDINTASUNGUNEA3

2014-10-01_BERDINTASUNGUNEA2

 

Autobus ibiltaria

Aurtengo berritasuna gunearen hainbat ekintzen gune izango den autobus ibiltari bat izango da. Entitate ezberdinen ekintzak programatuta ez dauden orduetan, autobusa eskoletako ikasle taldeekin eta bestelako taldeekin antolatu diren ekintzetarako sentsibilizaziorako ikasgela izango da.

Unitate mugikorraren perimetroa berdintasunaren inguruko erakusketa baterako erabili da. Era honetara, alde batean “Berdintasun ezaren bidea” azaltzen da, hau da, bizitzan zehar neska eta mutilak eta emakume eta gizonak Berdintasun ezarantz gidatzen dituen sozializazio prozesua azaltzen saiatzen da erakusketa. Eta, beste aldean, EAEn berdintasunaren alde lan egiten duten persona eta erakundeak asko direla erakutsi nahi da.  “Pausoak berdintasunerantz” izenburua du erakusketaren alde honek.

Autobusaren erdigunea eskoletako neska mutilekin hainbat ekintza egiteko erabiliko da. Ekintza hauetan, neska mutilek aztertuko dute, besteak beste, publizitatean, komunikabideetan eta zinean ematen den sexismoa.

Nagusientzako sentsibilizaio ekintzak ere antolatu dira eta hauek Berdintasun ezaren zenbakietan zentratuko dira (zaintza eta etxeko lanak, soldata eta pobrezia) eta eguneroko bizitzan ematen diren diskriminazio edo berdintasun eza egoerak aztertu eta hauen inguruan hausnarketa egingo da.

Espezializatutako bi monitore egongo dira autobusean eta une oro gidatuko dute bisitarien egonaldia. Hasteko, urriaren1ean Bilboko Doña Casilda parkean izango da autobusa, urriaren 2an Donostiako Alderdi Ederren eta urriaren 3an Langraitzen. Autobusa Euskadiko hiri eta herri ezberdinetatik ibiliko da bi hilabetez.

Urriko programa

 

Etiketak foro; berdintasun gunea

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

2 erantzun to “Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean”

  1. 01/10/2014

    Asociación de Mujeres Aspasia Emakumeen Elkartea Erantzun

    Asko poztu gaitu gaurko aurkezpenean egoteko aukera izateagatik. Autobus ibiltariaren ideia benetan bikaina dela uste dugu. Zorionak beraz!

    Aspasia Emakumeen Elkartetik gaur egun oraindik gizonezkoek nagusi diren eremu batean emakumearen parte hartzea eta aukerak berdintasunean sustatu nahi ditugu: kirolaren eremua da.

    Ziur gaude denok batera lan eginez, gizarte orekatu eta aurrerakoiagoa eraiki ahal izango dugula, non emakumeak zein gizonak aukera berdinak izango ditugu.

  2. 02/10/2014

    Aspasia Emakumeen Elkartea Erantzun

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez ezabatu egin da.

    Aurtengo ekimena goraipatu nahi genuen, autobus ibiltariaren ideia bikaina izan dela adieraziz.

    Era berean, Emakumeak eta Kirolari buruzko mintegia antolatzera goazela adierazten genuen, eta Emakunderi bere laguntza eta berdintasunari eusteko egiten dituen ahaleginak ere goraipatu nahi genituen.

    Eskerrik asko eta ea oraingoan gure ekarpena desagertzen ez den. Ondo izan.

Utzi iruzkin bat i

Utzi iruzkin bat i Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Emakume elkarteak teknologia berrietan prestatzeko ikastaroa antolatu dute Emakundek eta KZgunea sareak

    11/04/2014 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2014(e)ko Iraila
M T W T F S S
« Jul   Oct »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde