
Costa Ricako Alda Facio legelari eta idazlea genero eta emakumeen eskubideen alorrean nazioarteko aditu nagusietakoa da. Ikerketa lanak eta emakumeen mugimenduko aktibismo lanak uztartu ditu bere bizitzan. Nazio Batuetako CEDAW-ko (Emakumeen kontrako diskriminazio mota guztien eliminaziorako batzordea) hizlari berezia da eta Nazio Batuetako Idazkari Nagusiaren emakumeen kontrako indarkeriari buruzko aholkularia izan da.
Alda Facio Euskal Herrian izango da, Emakundek gonbidatuta, emakumeen eskubideen defentsarako nazioarteko tresnen berri emateko, eta eskubide hauek bermatzeko zer egin daitekeen azaltzeko. Martxoaren 25ean “Emakumeen giza eskubideak, erabateko herritartasunaren oinarriak” hitzaldia eskainiko du Gasteizko Artium Museoan, EAEko Emakumeen elkarteentzako antolatutako jardunaldi berezian, zeinean Iñigo Urkullu Lehendakaria izango den, eta María de Maeztu Fórum Feministari Emakunde Saria emango zaion.
Hurrengo egunean, martxoaren 26an, Alda Faciok hiritar guztientzat irekia izango den hitzaldi bat eskainiko du Bilboko Artxibo Historikoan, arratsaldeko zazpietatik aurrera “Emakumeen eskubideak: nola lortu, nola galdu, nola defenditzen diren” izenburupean.
Erantzun bat to “Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan”
25/02/2015
KarolinaZergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara ekartzen? Gipuzkoan ere badugu horrelako gaietan kezka eta interesa, eta ia beti Bilbo eta Gasteizeraino joan beharrean aurkitzen gara.