
“Sexista ez den komunikazio eta publizitate baterantz” izenburuarekin bigarren jardunaldi teknikoa burutu du Emakundeko Begira batzordeak publizitate agentzietako eta komunikabidetako profesionalekin. Bertan sexista ez den publizitateaz prestakuntza eskaintzeaz gain, kode deontologiko bat eratzeko lan egin dute.
Komunikabideek gizartean, errealitatearen pertzepzioan, eta balioen eraikitzean duten influentzia nabarmena kontuan izanik, Emakundek Legegintzaldi honetan Begira batzordearen barnean komunikabideen arloa jorratzea ere erabaki zuen, publizitateaz gain. Begira batzordea 1998tik existitzen da baina orain arte publizitateaz arduratzen zen bakarrik.
Begiraren helburuen artean dago gizarte-komunikabideek sexu bien irudi berdinzalea, orekatua, plurala eta edertasun-kanon eta sexu-estereotiporik gabea berma dezaten sustatzea.
Erantzunik gabe ra(etara) “Publizitate eta medioetako profesionalekin jardunaldi teknikoa egin du Emakunderen Begira batzordeak”