• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Pentsamendua eta gorputza utopiez kutsatzeko deia egingo du aurtengo Feministaldiak

14/12/2020 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak

Plazandreokek antolatuta, beste urte batez, Kultura feministaren jaialdia egingo da “Kutsatu” lelopean abenduaren 14tik 19ra.  Aurkezpenean izan dira gaur Plazandreok kolektiboko antolatzaile Juana Aranguren, Feministaldiako
koordinatzaile Leire San Martin, Maider Zilbeti eta Laura Muelas, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, eta Tabakalerako kultura zuzendari Clara Montero.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, azaldu du “Urte berezi eta arraro honetan jaialdiak aurrera egingo zuela jakitea berri ona izan zen, zorionak; zeren begirada feminista ezinbestekoa da”. Landaidaren esanetan pandemiak “oraindik argiago” erakutsi digu gure gizartean dagoen berdintasun eza eta horrekin batera, “baita kulturak zelako garrantzia duen, nola heltzen diogun kulturari garai zailenetan”. Horregatik uste du Feministaldiak “garrantzi izugarria” duela, “kultura eta feminismoa uztartzen dituelako, eta beste mundu posible bat imajinatzen duelako, eta aldarrikatzen duelako”. Feminismoak gizartea “kutsatzen” jarraitu behar duela adierazi du Emakundeko zuzendariak, gizarteak “feminismoaren txertoa” behar duela, eta Feministaldian hori dosi handietan eskaintzen duela.

Urtero bezala, egungo errealitateari lotutako jaialdia pentsatu eta sortu nahi izan dute, aurten, ukaezina den pandemia egoerari begira hain zuzen. Horretarako, 30 sortzaile feministatik gora bilduko dituzte jaialdiaren XV. edizioan “Kutsatu” lelopean. Hala azaldu du San Martinek: “Badakigu ez dela urte erraza izaten ari eta, akaso, horregatik beragatik, ezinbestekoa da feminismoetatik eta sorkuntzetatik, bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea.

Garai distopikoak bizi ditugun arren, non kutsatzea beldur handiena bilakatu zaigun, aldarrika ditzagun elkar-kutsatzeko beste modu eta eduki batzuk. Kutsatu eta deskutsatu ditzagun pentsamendua eta gorputzak eta ez diezaiogun uko egin utopiak sortzeari”. Irudia ere, gaiari lotuta, enkarguz egin du Alazne Zubizarretak, eta “ondo baino hobeto” jaso du esentzia.

Azaroaren 13an, hitzaurrea izan zuten Marina Garcés eta Remedios Zafraren “Pentsamendua deskutsatu” mahainguruarekin, hurrengo egunak ideia horietan sakontzen jarraitzeko helburua dutela azaldu duela Muelasek: “Hitzaurrean hasi genuen bidea jarraitu nahi dugu, kolektiboki eta ikuspegi feministatik, bizi dugun garai distopikoaren irakurketak eginez”.

Horretarako, gaurtik hasi eta larunbatera arteko egitarau zabala aurkeztu dute. Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira, besteak beste, Yayo Herrero, Ana Lauara Alaez, Lidia García, Arrate Hidalgo, Ainhoa Nadia Douhaibi, Ana Amalndoz, Ula Iruretagoiena, Michela Lamedica edota Haizea Barcenilla bezalako pentsalari eta sortzaileen eskutik.

Tabakalerarekin elkarlana

Iaz, jaialdiak, deszentralizazio apustua egin eta Tabakaleraz gain, hiriko beste esparru batzuetan ere egin zuen jaialdia. Aurten, jaialdi osoa Tabakaleran egingo da, ia gehiena Patioa espazioan, baina baita Zinean ere.

Clara Monterok elkarlana azpimarratu du, zehazki, bi jarduera antolatu dira elkarlanean: Hiru begirada. Hiru pasarte. eta Musika, dena eta eszena-ren barnean,Sandra Cuesta eta Myriam RZM-ren kontzertua.

Osasun neurriak direla eta, aurten aldez aurreko izen-ematea egin behar izan dute, eta ia ekimen guztiak bete dira oso denbora gutxian. Hala ere, oraindik lekua dauden ekimenetan izena emateko deia egin dute eta baita itxaron zerrendak egongo direla azaldu ere. Bestalde, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo dela azaldu dute.

Sarrera berriak

  • Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura

    23/05/2022 - 0 iruzkin
  • Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu

    17/05/2022 - 0 iruzkin
  • Premio Emakunde a la igualdad para el periodismo con perspectiva de género

    10/05/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Pentsamendua eta gorputza utopiez kutsatzeko deia egingo du aurtengo Feministaldiak”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura

    23/05/2022 - 0 iruzkin
  • Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu

    17/05/2022 - 0 iruzkin
  • Premio Emakunde a la igualdad para el periodismo con perspectiva de género

    10/05/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2020(e)ko Abendua
M T W T F S S
« Nov   Jan »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde