• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek diruz lagundutako ikerketa batek agerian uzten du emakumeek zailtasun handiagoak dituztela adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko

16/02/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Gizartea Nabarmenak
  • Azterlanak hobekuntzak proposatzen ditu genero-ikuspegia duen prebentzio-lanean
  • Emakume asko mendekotasun-arazoa ezkutatzen saiatzen dira, zigor soziala saihesteko

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak azterlan hau aurkeztu du: “Aurkitzen al dute emakumeek oztoporik adikzioak tratatzeko baliabideetan sartzeko eta mantentzeko? Egungo egoeraren azterketa”. Lana Emakundek urtero antolatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloko ikerlanetarako bekaren emaitza da.

Azterlana Nagore Orozek, Yolanda Cerverok eta Iosu Martinezek osatutako talde batek egin du, eta, urtebetez, mendekotasun desberdinak dituzten emakumeak eta haiekin zuzenean lan egiten duten profesionalak elkarrizketatu dituzte, EAEko egungo egoera aztertzeko. “Azterlan honekin, gizarte-egiturak emakumeen substantzien kontsumoaren analisian duen eragina nabarmendu nahi dugu, generoaren gizarte-egituraketa baitago fenomeno horren oinarrian”, azaldu dute egileek.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, azterlanaren aurkezpenean adierazi duenez, “osasun eremuan, beste eremu guztietan bezala, oso garrantzitsua da genero ikuspegia kontuan izatea, baita adikzioen tratamenduetan, ez bakarrik emakume ta gizonen gorputzak ez direlako berdinak, horrekin batera ditugun lan eta bizi baldintzak, gure gain dauden agindu sozialak… ez direlako berdinak, eta ondorioz, izan ditzakegun arriskuak eta gaixotasunak ere ezberdinak izan daitezke, edo modu ezberdinetan bizi ditzakegu”.

Emakumeek eta profesionalek tratamendu-baliabideetan duten esperientzian sakontzeaz gain, prebentzioan eta baliabide horiek eskuratzean hobetzeko aukerak proposatzen ditu lanak. Eta, batez ere, errealitate bat ikusarazten saiatzen da “sistematik kanpo geratzen diren emakumeek generoaren berezko ezaugarrietara eta beharretara egokitutako tratamendua jasotzeko aukera izan dezaten”.

Ikerketak 127 emakumeren esperientziak aztertu ditu. Emakume horiek tratamendu-etapa desberdinetan zeuden, edo, kasu batzuetan, ez zuten baliabiderik erabiltzen. Inolako laguntzarik jaso ez zutenen artean, asko zigor soziala saihestekon saiatzen ari zirela ikusi dute ikertzaileek.

Era berean, tratamendua jasotzen duen emakume batek tratamendua jarraitzearen edo bertan behera uztearen alde egiten duen arrazoietan sakondu du ikerketak. Ahaldunduago sentitzea edo osasuna hobetzea dira jarraitzeko eta amaitzeko arrazoi nagusiak. Hala ere, ikerketaren arabera, emakumeen erdiek aitortzen dute uzteko gogoa sentitu dutela, batez ere maskulinoa den talde bateko bizikidetzarekin zerikusia duten faktoreengatik, konfiantza faltagatik, eta askotan jarrera matxistengatik.

Genero-indarkeriako egoeretarako laguntza juridikoa eta psikologikoa eta emakumeekin soilik osatutako eta genero-ikuspegiarekin landutako taldeen eskaria dira azterlanean parte hartzen dutenek egiten dituzten eskarietako batzuk.

Profesionalen kolektiboa

Profesionalen esperientziei dagokienez, kontsultatutako kolektiboaren erdiak baino gehiagok onartzen du emakumeek, hala izateagatik, zailtasunak dituztela adikzioen aurrean tratamendu edo baliabide bat eskuratzeko. Eta oztopo objektiborik ez dagoela dioten arren, oztopoak genero-rol tradizionalei lotuta daudela: beste pertsona batzuen zaintzari edo estigma sozialari lehentasuna ematea, adibidez.

Familia-medikuntzako, erizaintzako, gizarte-hezkuntzako edo psikologiako profesionalek osatutako kolektiboaren ustez, droga-mendekotasuna duten emakumeek tratamenduetarako sarbidea izan dezaten, ezinbestekoa da eskuragarritasuna, bai ekonomikoa bai geografikoa, arreta espezifikoa eta generoari buruzko prestakuntza handiagoa izatea.

Hobetzeko proposamenak

Azterlana esku-hartze proposamen batzuekin amaitzen da. Hala, ikertzaile-taldeak hobekuntzak proposatzen ditu adikzioak prebenitzeko genero ikuspegia behar duen lanean, emakume gazteei eta nerabeei begira. Adikzioak dituzten emakumeentzako tratamenduetarako sarbidea errazteari dagokionez, proposatzen da ikuspegi feminista duten komunikazio-kanpainetan lan egitea, detekzio-protokoloak diseinatzea eta generoari buruzko prestakuntza zabala duten profesionalak izatea.

Emakumeek tratamenduekiko duten atxikimendua hobetzeko proposamenak ere egiten dituzte egileek, hala nola, elkarrizketa errazteko emakume-taldeak ezartzea, generoarekin zerikusia duten alderdietan gizonekin lan egitea eta familia tratamenduan zehar integratzea.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek diruz lagundutako ikerketa batek agerian uzten du emakumeek zailtasun handiagoak dituztela adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Otsaila
M T W T F S S
« Jan   Mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde