• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek, Osalanek eta Lan Ikuskaritzak lan-osasunaren genero ikuspegian emandako aurrerapenak aztertu dituzte

25/02/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Ekonomia Emakunde Nabarmenak
  • Gaur egin duten jardunaldian lan-arriskuen aurreko portaeretan eragiten duten genero-faktoreei buruzko azterlan bat aurkeztu da

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak “Aurrerapenak lan-osasunean eta lan-baldintzetan genero ikuspegitik” jardunaldia inauguratu du gaur, Lourdes Iscar Osalaneko zuzendariarekin eta Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearekin batera.

Topaketa online egin da, eta Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak eta Osalan/Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak lan-segurtasunaren eta -osasunaren arloan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko ezarritako aliantzaren barruan kokatzen da.

Izaskun Landaidak azpimarratu du beharrezkoa dela lan-osasuna genero-ikuspegitik aztertzea eta lan-merkatuaren bilakaeraren zain egotea, genero-desberdintasunetan ez sakontzeko, “bereziki pandemia-testuinguru honetan”. Emakundeko zuzendariak adibide bat azaldu du: “Zaintza lanak banatu gabe telelana emakumeen artean hedatzeak emakumeen lan-karga handitzea ekarri du, eta horrek eragina du haien osasunean eta enplegurako aukeretan”.
Landaidak adierazi duenez, “emakumeak eta gizonak ez dira beren biologian bakarrik bereizten, baita ere lan-egoeran, okupazio motan, zereginetan eta dituzten erantzukizunetan. Genero-analisiak faktore horiek guztiak eta sexuaren eta generoaren arteko desberdintasunek lan-munduan dituzten ondorioak kontuan hartzea eskatzen du “.

“Lan osasunaren eredu berri baterantz” izeneko hitzaldi nagusia Lucía Artazcoz Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziaren Osasun Publikoaren Behatokiko zuzendariak egin du. Bere hitzaldian, egungo paradigma berrikusteko beharra azpimarratu du, “eta laneko osasuna eta publikoa bateratzeko bidean aurrera egitea, lana osasunaren gizarte-determinatzaile nagusietako bat baita”. Horrez gain, ongizaterako eta lanerako fokua birbideratzearen eta lana eta familia bateragarri egiteko politikak bultzatzearen aldeko apustua egiteaz gain, adituak laneko osasunari buruzko ikerketak egitearen beharra ere azpimarratu du.

Ildo horretan, jardunaldian azterlan bat aurkeztu da, laneko arriskuen eta horien ondoriozko kalteen aurreko jarreretan eta portaeretan eragiten duten genero-faktore nagusiei buruzkoa. Txosten hori IKEI aholkularitzako Laura Gallok eta Jessica Duránek aurkeztu dute, eta lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia garatzeko zenbait jarduera proposatzen ditu, hala nola egungo legedia aldatzea edo enpresei arlo horretan laguntza teknikoa ematea. Ikerketak, halaber, bereziki emakumeei eragiten dieten arriskuei buruzko ikerketa sustatzearen alde egiten du, edo prebentzioaren azterketa sektore arteko ikuspegitik zabaltzearen alde.

Icíar González Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordeak ere parte hartu du gaurko topaketan. Azken urtean genero-ikuspegiarekin egindako jardueren laburpena egin du, COVID 19k oso baldintzatuta egon direnak. Gainera, CTG-Osalan Laneko Arriskuen Prebentzio Arloko arduradunak, Victoria Alvarezek, lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko euskal institutuaren jarduerak aurkeztu ditu.

Sarrera berriak

  • Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura

    23/05/2022 - 0 iruzkin
  • Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu

    17/05/2022 - 0 iruzkin
  • Premio Emakunde a la igualdad para el periodismo con perspectiva de género

    10/05/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek, Osalanek eta Lan Ikuskaritzak lan-osasunaren genero ikuspegian emandako aurrerapenak aztertu dituzte”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura

    23/05/2022 - 0 iruzkin
  • Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu

    17/05/2022 - 0 iruzkin
  • Premio Emakunde a la igualdad para el periodismo con perspectiva de género

    10/05/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Otsaila
M T W T F S S
« Jan   Mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde