• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Nahiko hezkidetza programak komunikabideek zabaltzen dituzten estereotipoetan sakontzen du

26/02/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak Sentsibilizazioa
  • Andrea Momoitio kazetariak irakasleei zuzendutako jardunaldi bat zuzendu du, eta komunikazioak eskolan duen eraginari heldu dio

Emakundek bultzatutako Nahiko hezkidetza-programak “Komunikabideak hezkidetzaren ikuspuntutik” izeneko jardunaldi berri bat egin du gaur, Andrea Momoitio kazetariak gidatuta eta programa Lehen Hezkuntzako geletan aplikatzen ari diren irakasleei zuzenduta.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eman dio hasiera saioari, eta komunikabideen bidez proiektatzen diren genero-ereduak, rolak eta estereotipoak aztertu ditu, esan duen bezala, “bizimoduen, pentsamenduen eta portaeren transmisore garrantzitsua baitira”.

Landaidak azpimarratu du garrantzitsua dela ikasgelan bertan hedabideak zabaltzea, “mezu sexistak edo berdintasunaren aurkakoak detektatzeko gai izateko”. Gainera, Emakundek komunikazio ez-sexistaren alde lan egiten duela gogorarazi du, Begira batzordearen bitartez, hedabideekin elkarlanean.


Jardunaldian zehar, komunikabideak ikastetxeetan berdintasunaren ikuspegitik aztertzeko irizpideak, jarraibideak eta gogoetak errepasatu ditu Andrea Momoitiok. Mezu horiek ikasleengan eta gizartean eta eskolan duten eragina ere azpimarratu du profesionalak.

Momoitiok, gainera, eskolako komunikabideetan ere berdintasunaren eta hezkidetzaren trataera egokia nola egin behar den ere aztertu du.

Nahiko Emakundek bultzatzen duen hezkidetza-programa da, eta haurren arteko berdintasuna sustatu nahi du, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Nahiko hezkidetza programak komunikabideek zabaltzen dituzten estereotipoetan sakontzen du”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Otsaila
M T W T F S S
« Jan   Mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde