• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakume eta gizonen arteko bataz besteko urteko soldata-arrakala 7.213 eurokoa da Euskadin

15/09/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Ekonomia Emakunde
  • Arrakalak 1,5 puntu egin du behera 2015etik, baina oraindik % 22,6koa da: gizonen urteko batez besteko irabazia 31.790 eurokoa da, eta emakumeena 24.757 eurokoa
  • Datorren larunbatean, irailak 18, Emakumeen eta Gizonen arteko Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da

 

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, “Soldata-arrakala Euskal Autonomia Erkidegoan“, Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 22,6koa da, eta ehuneko hori 1,5 puntu murriztu da 2015etik. Txosten hau egiteko datuak Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) 2020an argitaratutako azken Soldata Egiturari buruzko Inkestatik (EAES) lortu dira. Inkesta hori da argitaratutako azken laurteko  inkesta sexuaren arabera bereizitako soldatekin.

Zehazki, emakumeen eta gizonen urteko batez besteko irabaziaren soldata-aldea 7.213 eurokoa da. Gizonek batez beste 31.970 euro irabazten dute urtean, eta emakumeek, berriz, 24.757 euro. Euskal Autonomia Erkidegoko langile bakoitzeko urteko irabazia 28.470 eurokoa da, Estatuko handiena. Europako neurketan erabiltzen den orduko batez besteko irabaziari dagokionez, EAEko soldata-arrakala %9,55ekoa da, eta, beraz, 2015ean erregistratutakoa baino txikiagoa, orduan %12,83koa izan baitzen. Jarduera-sektorearen arabera, soldata-arrakala handiena zerbitzuen sektorean dago (% 21,8), eta ondoren, industria-sektorean (% 17,2). Emakundek bere webgunean argitaratutako txostenean datu guztiak kontsulta daitezke.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi duenez, soldata-arrakala “gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna errepikatzen eta iraunarazten duen egiturazko arazoa da”, eta, beraz, gizarte-eragile eta administrazio guztien erantzukizuna da hori ezabatzen laguntzea. Landaidaren hitzetan, “soldata-arrakala arazo konplexua da, egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa, eta horri heltzeko ere erantzun integrala behar da, inplikatutako eragile eta esparru guztietatik etorri behar duena”. Administrazioaren aldetik, konpromiso hori Berdintasunerako, Justiziako eta Gizarte politiketako Sailak Emakunderen bidez bultzatzen duen Euskadin soldata-arrakala murrizteko Estrategian eta ekintza-planean islatzen da. Plan horretan, Jaurlaritzako sailek arrakalaren aurkako ekintzak biltzen dituzte.

2019-2020 Ekintza Planaren ebaluazioa egin ondoren, diagnostikoa eguneratzeko eta 2021-2025 akzio plan berri bat planteatzeko fasean gaude gaur egun. Orain arte osatutako neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: sexuaren ziozko soldata-diskriminazioak zuzentzeko ikuskapen-kopurua handitzea, langileei sexuagatiko soldata-diskriminaziorik ez izateko eskubideari buruzko informazioa ematea, eta pizgarriak eskaintzea, besteak beste, ikasketa tekniko eta teknologikoetan emakume gehiago sartzeko.

Bestalde, besteak beste, soldata-arrakala murrizten laguntzeko, Emakundek urtero deitzen ditu enpresei zuzendutako laguntzak, diagnostiko bat eta berdintasun-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko. Diru-laguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin da aurten, 200.000 eurotik 400.000 eurora. Landaidaren hitzetan, “beste neurri batzuez gain, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiteak aurrerapen handiak ahalbidetzen ditu ildo horretan”.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakume eta gizonen arteko bataz besteko urteko soldata-arrakala 7.213 eurokoa da Euskadin”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Iraila
M T W T F S S
« Aug   Oct »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde