• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Emakundek indarkeriaren biktima diren adineko emakumeekin esku hartzeko gako batzuk azaldu ditu Jabetuz prestakuntza programaren esparruan

23/11/2021 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Indarkeria Nabarmenak
  • Jardunaldian parte hartu dute Anna Freixasek, Monica Ramosek eta Jesús Goyenecheak, eta Sarea morea eta Amari amama proiektuak aurkeztu dira
  • Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak izeneko azterlana aurkeztu da. Azterlan horretan Arrasate, Azpeitia, Basauri, Eibar, Ermua, Gasteiz, Ondarroa eta Urola Garaiko emakumeen etxeetako teknikariek eta adineko emakumeek parte hartu dute

 

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean inauguratu du Bilboko Euskalduna Jauregian Emakundek antolatutako “Adineko emakumeak, boteretsuak indarkeriaren aurrean” jardunaldia. Bertan, indarkeria jasaten duten adineko emakumeekin esku hartzeko gakoak jorratu dira. Jardunaldi hau Jabetuz prestakuntza-programaren barruan kokatzen da. 2015ean sortu zenetik, 2.000 profesional baino gehiago prestatu dira programa honen bitartez, biktima diren emakumeen arretarekin lotutako hainbat arlotakoak, hala nola osasun-arlokoak, polizia-arlokoak edo gizarte-zerbitzuetakoak. Artolazabalek nabarmendu du garrantzitsua dela emakume biktimak artatzen dituzten profesionalek prestakuntza espezifikoa izatea eta, besteak beste, kontuan hartzea emakume biktimen aniztasuna eta egoera bakoitzaren berezitasunak.

Ildo horretan, Artolazabalek nabarmendu du biktimak entzun eta haiengandik gertu egiteko egiten ari diren ahaleginaz gain, beharrezkoa dela adineko emakumeen aurkako indarkeriaren berezitasunak kontuan hartzea. Horrela, gogoratu du gehienak ez dutela autonomia ekonomikorik izan euren bizitzan; euren garaian senarrei lan egiteko, kontu korronte bat irekitzeko edo atzerrira ateratzeko baimena eskatu behar zietela; eta, gehienak, pertsonak zaintzen igaro dutela bizitza, aisialdirako eta denbora pertsonalerako denborarik izan gabe, besteak beste. Adierazi duenez, faktore horiek eta beste batzuek baldintzatu egin dituzte indarkeria matxista pairatu arren indarkeria horren biktima gisa ikusi ez ditugun emakume askoren bizitzak. Sailburuak ziurtatu duenez, erakundeek emakumeen aurkako indarkeriaren biktima guztiei arreta integrala eskaintzen jarraituko dute, egoera ahulenean daudenei arreta berezia eskainiz.

Bestalde, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak Jabetuz prestakuntza-programaren garrantzia azpimarratu du. Programa horren esparruan, indarkeriaren biktima diren adineko emakumeekiko esku-hartzeari buruzko modulu berri bat jarri da abian, profesionalei adineko emakumeekiko esku-hartzearen gakoak garatzen laguntzeko. “Indarkeria mota espezifiko baten aurrean gaude, eta esku-hartze egokirako funtsezkoa da prestakuntza”, adierazi du Landaidak. Emakundeko zuzendariak nabarmendu du, halaber, zuzentzen duen erakundea ahalegin berezia egiten ari dela adineko emakumeak ikusarazteko. Ildo horretan, adineko emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikastaro berriaz gain, azaroaren 25eko azken bi kanpainak emakume nagusiek jasaten duten indarkeriari buruzkoak izan dira.

Era berean, Emakundeko zuzendariak, Mari Luz Esteban eta Irantzu Fernandez EHUko irakasleekin batera, EHUko antropologia feministako ikerketa-taldeak EAEko emakumeen etxeekin elkarlanean “Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak” izeneko azterlana aurkeztu du. Landaidak emakumeen etxeen garrantzia azpimarratu du, segurtasun guneak eta erreferenteak direlako euskal herritarrentzat, adineko emakumeentzat barne. Ikerketa zortzi emakume-etxetako teknikariekin (Arrasate, Azpeitia, Basauri, Eibar, Ermua, Gasteiz, Ondarroa eta Urola Garaia) eta adineko emakume erabiltzaileekin egin da.

Hainbat gai korratzen dira bertan: edadismoa, eskubideen urraketa,prekarietatea eta pobrezia, harremanak eta bakardadea edo emakumeen aurkako indarkeria… Azterlanak bere ondorioetan adineko emakumeekin esku hartzean kontuan hartu beharreko dekalogo bat aurkezten du. Dekalogo horretan jasotzen denez, beharrezkoa da adineko emakumeei zuzendutako esku-hartze, politika eta aurrekontu espezifikoak sortzea; zahartzaroan biztanleriak, oro har, jasaten dituen edadismoari eta eskubideen urraketei aurre egitea; zahartzaroaren nortasun kolektiboa sustatzea, aurreiritziei eta estereotipoei aurre eginez; intersekzionalitatea kontuan hartzea, klase sozial, arrazakeria eta abarri buruzko aldagaiak kontuan hartuta; adineko emakumeen ikusgarritasuna bermatzea; emakumeen ahalduntzea sustatzea, baita haien partaidetza ete errekonozimendua.

Jardunaldian parte hartu dute Anna Freixas idazleak, bere “Viejas sí” liburua aurkeztuz; Monica Ramos antropologo feministak, zahartzean eta generoan adituak; eta Jesus Goyenechea antropologo eta gizarte-hezitzaileak. Era berean, bi proiektu aurkeztu dira: Sarea morea proiektua, Onintze Amezagaren eskutik; eta baita Amari amama proiektua ere, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak bultzatua, Mari Mar eta Tamara Claveriaren eskutik.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Emakundek indarkeriaren biktima diren adineko emakumeekin esku hartzeko gako batzuk azaldu ditu Jabetuz prestakuntza programaren esparruan”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2021(e)ko Azaroa
M T W T F S S
« Oct   Dec »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde