• es
  • eu
  • Aurreko aleak

Logo

Euskadi.eus
Nabegaziorako menua
  • Emakunde
  • Elkarrizketak
  • Gizartea
  • Ekonomia
  • Indarkeria
  • Parte-hartzea
  • Sentsibilizazioa
  • Kultura

Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu

17/05/2022 | 0 iruzkin
  • tweet
Emakunde Nabarmenak

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Basauriko alkate Asier Iragorrik eta Berdintasun zinegotzi Isabel Cadavalek, udalerriko emakume eta elkarte feministekin batera, gaur Marienearen (Basauriko Emakumeen Etxea) 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute .

Emakundeko zuzendariak nabarmendu du Marienea erreferente bihurtu dela hamar urte hauetan gure herrian: “eredu izan da emakumeen beste etxe batzuentzat, eta emakumeek beren “gela propioa” izatearen garrantzia aldarrikatzen jarraitu du, haien ahotsak indar eta intentsitate handiagoz entzun ahal izateko gizarte osoan”.

Asier Iragorrik adierazi du Marienea martxan jartzea lorpen izugarria izan zela eta  Basauriko emakumeek eskubide propioz lortu zutela, berdintasunaren aldeko militantzia eta konpromiso bide luze baten ondoren. “Basauriko Udalak ere lagundu zien bide horretan, espazio hori martxan jarriz eta giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak emanez”.  Marienearen funtzio katalizatzailea azpimarratu du, berdintasunaren aldeko proiektu, zerbitzu eta ekimenen garapenean eragin biderkatzailea izan duelako eta ahalduntze maila handiagoak lortzea ahalbidetu duelako. Hala ere, lortutako aurrerapen guztiak gorabehera, ohartarazi du ez zaiola erne egoteari utzi behar, are gutxiago orain, eboluzionatu beharrean, batzuek inboluzionatu nahi dutela dirudienean”. “Hori dela eta, Marieneak ezinbesteko espazioa izaten jarraituko du ibilitako bidea urratu nahi dutenei aurre egiteko, matxismoaren aurkako sareak ehuntzen jarraitzeko eta desberdintasunaren aurkako ideiak eta ekintzak garatzeko”, gaineratu du.

Besteak beste, Isabel Cadavalek etorkizuneko erronkei erreparatu die, eta ziurtatu du Marieneak ateak zabaltzen jarraituko duela, basauritarrek are ezagunagoa eta aintzatetsiagoa den zerbitzu publikoa izan dadin. “Gero eta emakume gehiago erakartzeko gai izatea; uste dut hori lortzen ari garela azken urteotan, hainbat
ekimen abian jarrita, hala nola adineko emakumeen espazioa edo gure tailer eta jardueretara gero eta neska gazte eta neska gehiago joatea. Gazte horiek dira etorkizuna, adierazi du.

Ekitaldia amaitzeko, Biki Pozok Mari Luz Estebanen poesia bat irakurri du, urtemuga honetarako bereziki idatzia. Ondoren, bisita gidatu bat egin da instalazioetara.

Sarrera berriak

  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin

Erantzunik gabe ra(etara) “Marieneak, Basauriko Emakumeen etxeak, hamar urte bete ditu”

Utzi iruzkin bat Utzi iruzkina bertan behera

Zure posta helbidea ez da argitaratuko Derrigorrezko eremuak markatuta daude


*
*

  • Berriena
  • Ikusiena
  • Iruzkinak
  • Lourdes Verdes-Montenegro eta Julia Guiomar ikerlariek jaso dute 2022ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron Saria

    22/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

    17/06/2022 - 0 iruzkin
  • BAI SAREAk lau urte hauetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu ditu bere VIII. batzarrean

    16/06/2022 - 0 iruzkin
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    30/09/2014 - 2 iruzkin
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    15/08/2013 - 1 iruzkin
  • Virginia Woolfen obraren inguruan aritu ziren Berdintasun Gunean

    09/10/2013 - 1 iruzkin
  • Datorren irailaren 15ean bukatzen da 2017ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

    Kaixo: nik aurtengo sarirako Berritzeguneetan Hezkidetza mintegiko...
    12/09/2017 - Karmen
  • Publizitate eta komunikazioan sexismoa antzemateko eta kexak bidaltzeko mugikorretako aplikazio bat aurkeztu du Emakundek

    […] erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko, edozein...
    19/07/2017 - BEGIRA app-a aplikazioa, publizitatean eta komunikazioan egon daitezkeen erabilera sexistei buruz kexak bidaltzeko sortutakoa da. – HEZKIDETZA EGUZKITZA BHI
  • Jone Karres Azurmendi: “Alardearen seme-alabak” dokumentalaren zuzendaria

    Jone Carres Azurmendirekin bat nator. Nire seme-alabak ere erdi...
    11/04/2015 - Myriam Zulaika
  • Emakundek genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan

    Zergatik ez dirahorrelako ekitaldi interesgarriak ia inoiz Donostiara...
    25/02/2015 - Karolina
  • Berdintasunean pausuak emateko indarrak batu dituzte ehun entitatek Emakundek antolatutako XI. gunean

    Atzo iruzkin bat ipini genuen albiste honetan, baina dirudienez...
    02/10/2014 - Aspasia Emakumeen Elkartea

Newsletter

Suscríbete a nuestro boletín y recibe todas las noticias en tu e-mail

RSSHarpidetza 0 Jarraitzaileak

Calendario

2022(e)ko Maiatza
M T W T F S S
« Apr   Jun »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Etiketak

abortoa Ahalduntzea aitak aitatasuna Alda Facio amatasuna argitalpenak begira Berdintasuerako legea berdintasunerako gunea berdintasunerako sailarteko batzordea Elkarteak emakumeen elkarteak emakumeen eskubideak Emakundek Euskadin entitate laguntzaileak Erantzukidetasuna Feminismoa foro; berdintasun gunea gizonak hezkidetza Hezkuntza hiritartasuna Hizkuntza ikerlanak IKT indarkeria Jazarpen sexuala Kirola klausulak komunikabideak Kontziliazioa lana landa eremua lehiaketa mutilazioa nazio bautta nekazaritza osalan Osasuna publikazioak publizitatea sexismoa sexista Soldata ezberdintasuna
  • Lege informazioa
  • Kontaktua
© 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza Emakunde